Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak

Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Patrulla Ertzaintza

17 urteko adingabe baten hilketa saiakerarekin lotuta atxilotutako zazpi gazteak aske utzi dituzte —azken biak atzo—, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.  

Gasteizen gertatu zen erasoa iragan ostegunean, 18:30 aldera. Antza denez, bost lagunek gazteari eraso egin zioten, eta auto batean ihes egin zuten.

Biktima Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zuten, zauri handiak baitzituen, eta Ertzaintzak bilaketa dispositibo bat zabaldu zuen. 

Handik gutxira, ustezko erasotzaileetako batzuk atxilotu zituzten, hilketa saiakera egotzita.

Bi egun geroago, larunbatean, Bilbon beste bi gazte atxilotu zituzten erasoarekin lotuta, 19 eta 21 urte bitartekoak biak. 

Epailearen aurretik igaro ostean, baina, aske geratu dira guztiak, aipatu iturriek adierazi dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X