Aste Santuko mugikortasunaren balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zirkulazioa arina izan da eta trafiko-istripuetan ez da inor hil Aste Santuan, EAEn

2025eko datuekin alderatuta, % 0,2 jaitsi dira joan-etorriak EAEn, eta % 29 murriztu da istripuen kopurua. Apirilaren 1etik 6ra bitartean 78 trafiko-istripu zenbatu dituzte.

Trafiko Aste Santua
Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko aginte-zentroa. Argazkia: Irekia

Euskadik 2026ko Aste Santuko trafiko operazioa aurreikusi baino zertxobait zirkulazio bolumen txikiagoarekin eta hildakorik gabe itxi du. Operatibo berezian, batez beste, 534.000 joan-etorri egin ziren sarrera-irteeretan, hau da, % 0,2 inguru egin zuen behera iazko epe berarekin alderatuta. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, apirilaren 1ean (asteazkena) eta 2an (Ostegun Santua) izandako prezipitazioek mugikortasuna baldintzatu zuten, eta hasieran aurreikusitako joan-etorrien zati bat geldiarazi zuten.

Aldiz, mugaz gaindiko trafikoak gorakada nabarmena izan du. Biriatuko pasabidekoa % 6,4 igo da, 2025eko Aste Santuarekin alderatuta. Datu horrek nabarmen gainditzen ditu hasierako aurreikuspenak, eta apirilaren 4tik (larunbata) Pazko astelehenera arte erregistratutako udako tenperaturen ondorioz, seguruenik. EAEko hiriburuetarako sarbideei dagokienez, Bilbok % 4ko jaitsiera izan zuen sarreretan; Donostiak, berriz, % 2ko igoera izan zuen, eta Gasteizek aurreko ekitaldiko antzeko zifrak mantendu zituen.

Aste Santuak hobekuntza nabarmena utzi du bide-segurtasunari dagokionez. Apirilaren 1etik 6ra bitartean 78 trafiko-istripu zenbatu ziren Euskadin, ez da hildakorik egon, eta bost pertsona zauritu dira larri. Hortaz, % 29ko jaitsiera izan da istripu-tasan, 2025eko datuari erreparatuta; orduan 110 ezbehar erregistratu ziren. Segurtasun Sailak nabarmendu duenez, datuen bilakaera positiboa izan da, eta hildakorik ez da izan dispositibo berezi osoan.

Zirkulazio-arazo nagusiak bide-sareko ohiko puntuetan pilatu ziren, baina 2025eko auto-ilarak baino txikiagoak izan ziren. Bizkaian, pilaketa handienak apirilaren 4an izan ziren, A-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, eta 9 kilometroko auto-ilarak sortu ziren. Gipuzkoan, nabarmentzekoak dira Ostegun Santuan Biriatuko 6 kilometrorainoko auto-ilarak, eta Pazko astelehenean A-15ean, Elduain parean, 7 kilometrorainoko auto-ilarak. Araban, Armiñongo korapiloan trafiko handia pilatu zen irteera operazioan, 3 kilometrorainoko auto-ilarekin, baina itzuleran ez zen aparteko gorabeherarik izan, inguruan zabaldutako seinaleztapen operazio bereziari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X