19 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du, Santurtzin
30 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak eta ondoren aske utzi zuen epaileak. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 12:00etan.
19 urteko neska batek salaketa jarri zuen astelehenean Ertzaintzan, duela gutxi, Santurtzin, izandako sexu-eraso batengatik. Egun horretan bertan, ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, 30 urteko gizon bat. Epailearen aurretik igaro ondoren, gizona aske utzi zuten, epaileak kautelazko neurriei buruz zer erabaki hartuko zuen zain.
Santurtziko Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 12:00etan, Udalaren aurrean, edozein indarkeria matxista mota gaitzesteko. Udalak adierazi du garrantzitsua dela zuhur eta errespetuz jokatzea gertakariei eta inplikatutako pertsonei buruzko informazioa zabaltzean, bereziki biktimari dagokionez.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.
Urtebetean 320.000 trafiko isun Euskadin, non egiten dira arau-hauste gehien?
AP-8 eta A-8 errepideetan izan ziren zigor gehien iaz, eta gehiegizko abiadura nagusitu zen arau-hausteen tipologiari dagokioenez.
Alzheimerraren aurkako tratamendu berriak ikertuko dituen teknologia kuantikoko lehen proiektua bultzatu du Euskadik
Alzheimerrari aurre egiteko jomuga terapeutiko berriak identifikatzen lagunduko du IBM Quantum superordenagailu kuantikoak. Ikerketa berritzaile horren buru Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila da, Basque Quantum, Biobizkaia, Osakidetza eta IBM Cleveland Clinic erakundeekin lankidetzan.
Zelan eragingo du trafikoan Itzuliaren Galdakaoko etapak?
Etapa Galdakaotik abiatuko da eta bertan amaituko da. Lasterketak Busturialdea zeharkatu, Jatako igoera gainditu eta amaiera ikusgarria izango du Txorierrin.
Donostiako Apezpikutzak Koruko Andra Maria basilikan Tokischa rap-abeslariak grabatutako bideoa kentzeko eskatu du
Gotzaindegiak "sakonki deitoratzen du espazio sakratuak desegoki erabiltzea", eta "oihartzun erraldoia" izan duen edukia grabatzeko baimenik ez zuela eman azpimarratu du.
Apirilak 8, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna Euskal Herrian
Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren kari, hainbat ekimen eta elkateratze egiten dira urtero Euskal Herrian. Aurten, Otxarkoaga auzoan (Bilbo), ijitoen bandera margotu dute auzoko banku batean; lehena da EAEn.
Espetxera bidali dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizona
Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.
HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala
Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.
Realzaleak beldur dira, ez ote dituzten hegaldiak atzeratuko edo bertan behera utziko, Sevillako aire kontrolatzaileen greba dela eta
Kopako finalerako 10 egun falta direnean, Saerco enpresako langileen grebak Andaluziako hiribururako hegaldiak arriskuan jarri ditu. Txuri-urdinen jarraitzaileek eta aldez aurretik planifikatu beharko dute bidaia, atzerapen eta gorabehera posibleak kontuan hartuta.