Haurreskolak Partzuergoak apirilaren 13an irekiko du izena emateko epea, 8.940 plazarekin
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, Haurreskolen sare publikoko edozein ikastetxetan. Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da, eta behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak apirilaren 13an (datorren astelehenean) irekiko du Haurreskolen Partzuergoko ikastetxeetan izena emateko epea, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat, 2026-2027 ikasturteari begira.
Familiek partzuergoaren sare publikoko 241 zentroetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, online zein aurrez aurre, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzat, lehentasunaren arabera ordenaturik. Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, maiatzaren 1etik 10era bitartean jaio direnen kasuan, maiatzaren 20ra arteko ezohiko epea jarriko da martxan eskaera egiteko.
Datorren ikasturteari begira, Hezkuntza Sailak sarea zabaltzen jarraituko duela adierazi du ohar bidez, plaza berriak eta ikastetxe gehiago irekiz; 2026-2027 ikasturterako, 244 plaza berri sartzea aurreikusi da.
Eusko Jaurlaritzak sarearen doakotasunari eusten dio, sarbide unibertsala bermatzeko, familia eta lana uztargarri izan daitezen laguntzeko, eta euskarazko eredu inklusiboa sustatzeko, familien parte-hartze aktiboarekin.
Onarpen-prozesua apirilaren 13tik maiatzaren 4ra egingo da, eta behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira, partzuergoaren webgunean.
Onarpen-prozesuari, araudiari eta izena emateko eskuliburuei buruzko informazio guztia eskuragarri dago Haurreskolak partzuergoaren webgunean.
Aukera-berdintasuna
Begoña Pedrosak Hezkuntza sailburuak nabarmendu du lehen urteetatik sarerako sarbidea doakoa izan dadin bermatzea ez dela soilik neurri sozial bat, "berdintasunaren alde egiten duen apustu estrategiko bat baizik".
Bere hitzetan, haur-eskolak "funtsezko tresna" dira hezkuntza ibilbidearen hasieratik desberdintasunak konpentsatzeko. "Zerbitzu honek, haurrei beren garapenaren etapa erabakigarri batean lagundu ez ezik, familiei ere zuzenean laguntzen die kontziliazioan", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
'Gernika' Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?
Picassoren 'Gernika' Euskadira ekartzea arazo teknikoa da ala politikoa? Hortxe dago koxka, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz esaterakoan artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuentzat kalteak eragiteko arriskua handiegia da eta ez du merezi; beste batzuentzat, aldiz, egin izan dira halakoak lehen ere eta borondate kontua da.
Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.
19 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du, Santurtzin
30 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak eta ondoren aske utzi zuen epaileak. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 12:00etan.
Urtebetean 320.000 trafiko isun Euskadin, non egiten dira arau-hauste gehien?
AP-8 eta A-8 errepideetan izan ziren zigor gehien iaz, eta gehiegizko abiadura nagusitu zen arau-hausteen tipologiari dagokioenez.
Alzheimerraren aurkako tratamendu berriak ikertuko dituen teknologia kuantikoko lehen proiektua bultzatu du Euskadik
Alzheimerrari aurre egiteko jomuga terapeutiko berriak identifikatzen lagunduko du IBM Quantum superordenagailu kuantikoak. Ikerketa berritzaile horren buru Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila da, Basque Quantum, Biobizkaia, Osakidetza eta IBM Cleveland Clinic erakundeekin lankidetzan.
Zelan eragingo du trafikoan Itzuliaren Galdakaoko etapak?
Etapa Galdakaotik abiatuko da eta bertan amaituko da. Lasterketak Busturialdea zeharkatu, Jatako igoera gainditu eta amaiera ikusgarria izango du Txorierrin.
Donostiako Apezpikutzak Koruko Andra Maria basilikan Tokischa rap-abeslariak grabatutako bideoa kentzeko eskatu du
Gotzaindegiak "sakonki deitoratzen du espazio sakratuak desegoki erabiltzea", eta "oihartzun erraldoia" izan duen edukia grabatzeko baimenik ez zuela eman azpimarratu du.
Apirilak 8, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna Euskal Herrian
Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren kari, hainbat ekimen eta elkateratze egiten dira urtero Euskal Herrian. Aurten, Otxarkoaga auzoan (Bilbo), ijitoen bandera margotu dute auzoko banku batean; lehena da EAEn.
Espetxera bidali dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizona
Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.