Justiziak aseguru etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Agurtzane Uriarte eta Josu Beraza, Gernika-Lumon, gaur.
Ia sei urteko ibilbide judizialaren ostean, amaitu da odisea Iurgi Beraza Uriarte 2020ko maiatzean Aulestiko bere etxearen aurrean harrapatuta hil zen 11 urteko mutikoaren gurasoentzat. Justiziak legez ezarritako kalte ordaina ordaintzera kondenatu du haurraren gurasoek salatutako aseguru etxea. Epailearen ebazpenean jasota geratu denez, harrapaketa ez zen "halabehar hutsa" izan, eta, horrenbestez, ibilgailuaren gidariaren erantzukizun zibila aitortzen du.
Josu Beraza eta Agurtzane Uriarte adingabearen gurasoek euren "samina" agertu dute ohar baten bidez, eta "errespetuz baina irmoki" defendatu dute ez datozela bat prozeduraren emaitzarekin; izan ere, euren ustez, kondena "ez da nahikoa ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez, eta ez du ez gertatutakoaren errealitate konplexuaren ez gertaeren larritasunaren neurria ematen".
Prozesuan zehar, familiak "akats, kontraesan eta irregulartasun larriak" salatu ditu, hala nola hasierako polizia-atestatua, gertakariak "zorigaiztoko zoritxartzat" jo zituena, ikerketa tekniko sakonik eta erantzukizun esleipen argirik gabe, bai eta hasierako ikerketan gako ziren elementuak falta izatea edo txosten perizial kontrajarriak egotea.
Iurgiren gurasoen ustez, oso larria da hasierako atestatuaren ardura zuen agenteak gertakariak izan eta bost urtera egoitza judizialean deklaratu izana adingabeak ez zeramala kaskorik, jatorrizko atestatuan halakorik jasota ez zegoenean, "orain elementu garrantzitsu" gisa hartu den arren. Horrek, euren ustez, "kolokan jartzen du zeharo ikerketaren fidagarritasuna", eta "kezka sakona" sortzen du gertakariak berreraikitzeko moduari buruz.
Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko giza beharragatik" ere.
Horien hitzetan, "milioi bat euro izango balira ere", diruak ezingo luke inoiz semearen galera konpentsatu: "Ez dugu dirurik nahi, beti nahi izan dugun gauza bakarra egia jakitea da, eta orain, behingoz, jakin dugu egia".
Kasu honek heriotza eragiten duten istripuetan ikerketak zorroztasun, koherentzia eta gardentasun handienarekin egiteko beharraz hausnartzeko balio izatea espero dute.
Oharra esaldi honekin amaitu dute: "Iurgi ez zen zifra bat izan, ezta espediente bat ere. Ume bat izan zen, seme bat, eta bere memoriak egia, errespetua eta justizia merezi ditu".
Sei urte Iurgi gabe
2020ko maiatzean, koronabirusaren pandemiak eragindako itxialdi betean, auto batek Iurgi harrapatu eta hil zuen Aulestiko Zubero auzoan.
Ezbeharra 20:37an gertatu zen, mendi bide batean. Garai hartan, ordu horretan haurrak bakarrik atera ahal ziren kalera. Aukera hori baliatuz, bizikletan buelta bat ematera irten zen.
Harrapatu zuen autoa behar baino abiadura handiagoan zihoan, adin txikikoaren gurasoen arabera.
Iurgiren gurasoak justizia bila aritu dira ordutik, bide penaletik aurrena, baina istripu hutsa izan zela argudiatuta, ez zen gidariaren aurkako epaiketa penalik egin.
Horren ostean, auzibide zibilari ekin zioten (orain amaitu da), eta kalte ordaina eskatu diote harrapaketa eragin zuen ibilgailuaren aseguru etxeari.
Zure interesekoa izan daiteke
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas-leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean gertatu zen leherketaren kasua epaitegietan dago. Beraz, aseguru-etxeek ez dituzte ordainketak egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.
Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua
Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.
Epaileak beste 13 lekuko deitu ditu deklaratzera El Bocaleko pasabidearen auzian
Instrukzio epaileak deklarazio gehiago gehitu ditu instrukzio fasean: pasabidearen proiektua sinatu zuen ingeniariak deklaratuko du, baita Udaltzaingoko eta 112 zerbitzuko buruek, obrako buruak eta 2024an ezbeharra izan zuen pasabidean esku hartu zuten beharginek ere.
12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz
Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta.
Lau pertsona artatu dituzte Durangoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sutea 01:00a aldera piztu da Askatasun etorbideko eraikin bateko 5. solairuan, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute. Kea arnastu duten lau bizilagunak, tartean adin txikiko bat, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Nola eragingo dio trafikoari Itzuliaren Eibarko etapak?
Gaurko etapa, azken-aurrekoa, Eibarren abiatu eta bertan amaituko da. Lasterketak Debabarrena, Urola Kosta eta Lea-Artibai eskualdeak zeharkatuko ditu.