Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua

Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.

Espainiako Gobernuaren Berdintasun Ministerioak baieztatu du Basaurin apirilaren 1ean hildako 44 urteko emakumearen heriotza hilketa matxista izan zela. Emakumea haren 45 urteko bikotekideak hil omen zuen.

Kasu horrekin, 15 dira aurten indarkeria matxistaren ondorioz Espainiako Estatuan hildako emakumeak, eta 1.358 dira jada 2003an datuak biltzen hasi zirenetik.

Ertzaintzak ostiralean atxilotu zuen ustezko erasotzailea, Bilbon. Ministerioak jakinarazi duenez, aurretik genero indarkeriagatik salaketak jarrita zeuden haren kontra.

Gertakaria Basauriko Kareaga auzoko etxebizitza batean izan zen. Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu. Ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen. Horren ostean abiatu zuten ikerketa, eta susmagarria atxilotu zuten, hilketa delitua egotzita, genero indarkeriaren testuinguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X