SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona artatu dituzte Durangoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik

Sutea 01:00a aldera piztu da Askatasun etorbideko eraikin bateko 5. solairuan, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute. Kea arnastu duten lau bizilagunak, tartean adin txikiko bat, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. 

Lau pertsona (hiru heldu eta adin txikiko bat) artatu behar izan dituzte ostiral goizaldean Durangon, etxebizitza batean piztu den sutean kea arnastu dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Sutea 01:00ean hasi da Askatasun etorbideko etxebizitza batean, Segurtasun Sailaren arabera, kandela bat alfonbra baten gainera erori denean. 

Kea arnastu duten bizilagunak bertan artatu dituzte osasun langileek, baina Galdakaoko ospitalera eraman dituzte gero laurak. 

Bestalde, suhiltzaileek sua itzali dute, eta sutea izan den 5. solairuko etxebizitzan bakarrik izan dira kalteak. 

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X