Antzuola-Bergara etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola eragingo dio trafikoari Itzuliaren azken etapak?

Goizperretik, Antzuolan, abiatuko da azken etapa eta Bergaran amaituko. Itzuliak Debabarrenako eta Debagoienako errepideak zeharkatuko ditu azken kilometroetan.

GRAFCAV1872. GALDAKAO, 09/04/2026.- El ciclista del Cofidis Alex Aramburu (c) se ha proclamado vencedor de la cuarta etapa de la Vuelta Ciclista al País Vasco-Itzulia, por delante de los corredores del UNO -X Mobility y XDS Astana, Tobias Holland Johannessen y Christian Scaroni, respectivamente, que se ha disputado este jueves con salida y meta en Galdakao (Bizkaia) y un recorrido de 167,2 kilómetros. EFE/ Miguel Toña
Alex Aranburuk irabazi zuen joan den osteguneko etapa. Argazkia: EFE

Gaur amaituko da Itzulia Basque Country. Azken etapa hau da motzena eta Goizper-Antzuola eta Bergara artean jokatuko da. Etapa motza izan arren, 3.000 metroko malda edukiko duenez, nahikoa izango da tentsioari amaierara arte eutsi ahal izateko. 

Txirrundulariak Debagoienean eta Debabarrenean ibiliko da,  eta Azkoitirantz egingo du Azkarate igotzeko.

Azken etapari dagokionez, Segurtasun Sailak mozketa hauek iragarri ditu:

-AP-1 edo Iparraldeko autobidea, 130 irteeran, bi noranzkoetan: 14:00-15:30

-AP-1 edo Iparraldeko autobidea, 138 irteeran, Gasteizko noranzkoan: 14:00-18:00

-AP-8 autobidea, 64 irteeran, bi noranzkoetan: 15:00-17:30

-AP-636 autobidea, 19 irteeran, bi noranzkoetan: 13:00-15:00

Itzuliako azken etaparen mapa

Lasterketa udalerri hauetatik igaroko da, eta inguru hauetan ere izango dira mozketak: Antzuola, Elgeta, Azkoitia, Elgoibar, Eibar, Soraluze eta Bergara.

Itzuliako azken etaparen ordutegiak

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X