Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko

07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.

AP-8 autobidea itxita egongo da bihar, igandea, Deban, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, bide bazterrean erortzeko arriskuan dauden zenbait zuhaitz mozteko lanak direla eta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 56,5 kilometroan itxiko dute autobidea, 07:00etatik aurrera, zuhaitz batzuk mozteko.

Aurreikuspenen arabera, igandeko 20:00ak arte egongo da itxita AP-8a tarte horretan. Bilbora bidean, bypass baten bidez bideratuko dute zirkulazioa, Behobiara bidean dauden erreiak erabilita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X