GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean

Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.

Bi pertsona erreskatatu dituzte bart iluntzean Donostian, Tximistarri kalan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

20:10 aldera jakinarazi zieten larrialdi zerbitzuei Igeldo inguruko kala batean bi pertsona ez aurrera ez atzera zeudela.

Suhiltzaileak ur motorrarekin bertaratu ziren, eta handik Donostiako portura eraman zituzten. Hipotermiak jota zeudenez, Donostiako ospitalean artatu behar izan zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X