Lehendakariak babestu egin du berdintasunaren aldeko gizon politikarien sare berria: “Erantzukizun handia dugu”
Imanol Pradalesek adierazi du “oraindik” ez dagoela emakumeen eta gizonen arteko “berdintasuna".
Imanol Pradales lehendakariak astelehen honetan adierazi du gizonek “erantzukizun handia” hartu behar dutela emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerantz aurrera egiteko, ardura publikoak dituzten gizonezkoek bereziki aipatuta. Pradalesek adierazpen horiek egin ditu Gasteizen izan den berdintasunaren aldeko gizon politikarien sare berriaren aurkezpenean, Espainiako Emakumearen Institutuak eta Emakundek batera antolatua.
Lehendakariaren iritziz, politikan dihardutenek ez dute soilik erabakiak hartzen, lidergo ereduen erreferente ere badira, eta “justuagoa, partekatuagoa eta berdinzaleagoa” den eredu baten alde egin behar dute.
Oraindik baditugu “zenbait pribilegio”
Pradalesek adierazi du berdintasuna lortzea gizarte osoari dagokiola, baina gizonek "ardura berezia" dutela, kolektibo gisa oraindik “zenbait pribilegio” dituztelako: “Botere politiko handiagoa, denbora libre gehiago, etxeko eta zaintza lanak oraindik modu orekatuan ez ditugulako gure gain hartzen, diru-sarrera handiagoak…”. Horrekin batera, esan duenez, “ez gara indarkeria matxistaren biktima”, eta horrek “askatasun handiagoa ematen digu mugitzeko”.
Lehendakariaren ustez, azken hamarkadetan “aurrerapauso garrantzitsuak” eman dira, baina emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna “oraindik errealitate bat” da. Gainera, gaur egun “balio zibikoak eta demokrazia arriskuan daude, eta gero eta indar handiagoa hartzen dute maskulinitate toxikoan oinarritutako lidergo autoritarioek”, ohartarazi du.
Horregatik, gizarte berdinzale baterantz aurrera egiteko “garrantzitsua da kontzientziatutako, prestatutako eta konprometitutako ordezkari politikoak izatea”, eta berdintasunaren aldeko gizon politikarien sarea “beste urrats bat” da helburu horretan.
Bestalde, Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak esan du “lehentasunezkoa” dela gizon politikariekin lan egitea, berdintasun politiketan eragin dezaketelako. “Eta are gehiago lidergo maskulino autokratikoek bultzatutako erreakzio antifeminista eta antidemokratikoaren testuinguru globalean”.
Zure interesekoa izan daiteke
Ebola zer den ulertzeko gakoak
Birus bat da ebolaren eragilea, eta sei mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta), Bundibugyo eta Bombali. Txertoek eta onartutako tratamenduek Zaire espeziearen aurka bakarrik funtzionatzen dute. Afrikako erdialdea astintzen ari diren Sudan eta Bundibugyo anduiek, berriz, oraindik ez dute txertorik.
Auto-ilarak N-1 errepidean, Tolosan, Donostiarako noranzkoan, bi kamioi matxuratu direlako
Oraingoz hiru bat kilometrokoak dira ilarak, Usabalgo industrialde parean hasi eta Alegiaraino. Matxuratutako bi kamioiak elkarrengandik oso hurbil daude, eta, ondorioz, errei bat itxi egin behar izan dute.
Jonathan Andic atxilotu dute, Isak Andic Mangoren sortzailearen semea, aitaren heriotzarekin zerikusia duelakoan
Enpresaburua 2024an hil zen, Montserrat inguruan, amildegitik behera erorita. Semea eta biak bakarrik zeuden ezbeharraren unean. Hasiera batean, istripua izan zela uste izan zen eta auzia artxibatu zen. Handik gutxira, baina, zantzu berriak agertu ziren, eta epaileak kasua berriz zabaltzea erabaki zuen.
Zergatik uko egiten diote zenbait hirik Munduko Txapelketaren egoitza izateari? Hauek dira FIFAren eskakizunak
Gigonek, Malagak eta A Coruñak, besteak beste, atzera egin dute, antolakuntza- eta inbertsio-eskakizunak zorrotzegiak direla argudiatuta. FIFAk zerga-salbuespena eskatzen du, egoitza izatea errentagarria ez den arren, txosten batzuen arabera.
Gutxienez 3 kilometroko auto-ilarak A-15 errepidean, Andoainen, hainbat ibilgailuk istripua izan ostean
Errepidea itxita egon da denbora batez istripuaren ondorioz, eta zirkulazio-arazo handiak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Erailketa matxista Arguedasen, zalantzak gizonezkoen futboleko Mundiala hartzeko Bilboren hautagaitzari buruz eta Ebola agerraldia Afrikan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gizon batek bi pertsona hil eta lau zauritu ditu tiroz, El Ejidon
Ustezko egileak bere burua entregatu du. Hildakoak bere gurasoak dira eta zaurituetako adin txikikoetako bat, berriz, 7 hilabeteko bere semea.
Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, hilketa matxista salatzeko
Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. .
Chivitek erabat gaitzetsi du Arguedasen izandako ustezko hilketa matxista
Foruzaingoa udalerri horretan emakume baten heriotza ikertzen ari da, ustezko krimen matxista gisa, eta haren bikotekidea atxilotu dute, ustezko hilketa gisa.
Global Summud Flotillan atxilotutako 100 lagunetatik lau euskal herritarrak dira, eta gose-greba hasi dute
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak gaur goizean. Euskal Herrian zein Europako hainbat tokitan protestak antolatu dituzte "Flotilla ez da ukitzen" lelopean.