Guadalajarako La Mierlako suteak 26.000 hektarea erre ditu, kontrolez kanpo jarraitzen du eta Soria aldera zabaltzen ari da
Aragoin, Cinco Villasko (Zaragoza) sutea egonkortuta dago, nahiz eta itzaltze lanetan jarraitzen duten, eta Teruelen sute bat piztu da astelehenean. Gaur bero-bolada datorrenez, sute arriskua oso handia da Iberiar penintsularen ekialde osoan.
Suteek Iberiar penintsulako geografia suntsitzen jarraitzen dute eta sute aktibo oso handiak daude astearte honetan, Guadalajaran eta Aragoin.
Une honetan, suterik kezkagarriena La Mierlakoa da (Guadalajara). Suteak 26.000 hektarea erre ditu sei egunean; horietatik % 68 basoa da, eta % 17, nekazaritza lurra. Erretako azaleraren % 90 Guadalajarako Iparraldeko Mendilerroko Parke Naturalean dago.
Abeltzaintza jarduera handiko eremua da, gainera, eta kalte ekologikoak ez ezik, kalte ekonomikoak ere handiak izan daitezke. Sutea larreak erretzen ari da eta ehunka abelburu lekuz aldatzera behartu ditu, eta nekazari eta abeltzainen lana arriskuan jarri du.
Guadalajarakoa da uda hasieratik penintsulan erregistratu den suterik handiena, eta gaur-gaurkoz, Los Gallardosko (Almeria) sutean erretako azalera halako lau erre da, hori bai, zorionez, biktimarik gabe.
Sute hori itzaltzea ezinezko izaten ari da eta aurrera egiten jarraitzen du, kontrolik gabe; dagoeneko 34 herri ebakuatu dituzte, eta 14, konfinatu. 1.200 pertsonari baino gehiagori eragin die suak.
Gainera, sugarrek eta keak Soriako probintziako eremu batzuk mehatxatzen dituzte dagoeneko, eta, horren ondorioz, hainbat udalerritako biztanleak etxean konfinatu dituzte. Soriako Barcones herriko 31 biztanleak, aldiz, ebakuatu egin behar izan dituzte, herrian arnasa hartze hutsak berarekin dakarren arriskuagatik, kearen ondorioz airearen kalitatea oso txarra baita.
Aragoin albiste onak eta txarrak, bietatatik dituzte. Alde batetik, Zaragozako Cinco Villas eskualdeko suteak (15.600 hektarea erre ditu) egonkortuta jarraitzen du eta hobera egiten ari da, nahiz eta sua itzaltzeko lanetan jarraitzen duten. Hustutako sei herrietako biztanleak, Petilla Aragoikoak (Nafarroa) barne, etxera itzuli ahal izan dira astelehen honetan.
Gainera, Ejulven ere dago arreta jarrita, Teruelen, astelehenan piztutzako sute batek 1.000 hektarea inguru kiskali batitu dagoeneko, eta Molinos herriko 232 biztanleak ebakuatu egin behar izan dituzte.
Gaur, beste bero-bolada bat datorrenez, sute-arriskua oso handia da penintsularen erdigunean eta ekialdeko erdialdean, Mediterraneoko kostaldeko eremuetan izan ezik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera