Pertsona bat zauritu da Iruñean, PA-30 errepidean bi autok eta kamioi batek talka eginda
07:15ean bi autok eta kamioi batek talka egin dute Iruñeko ingurabidearen 10. kilometroan. Autoetako baten gidaria ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta hainbat zauri ditu.
Pertsona bat zauritu da astearte honetan PA-30 errepidean, Iruñean (Nafarroa), hainbat ibilgailuk talka eginda. Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi dute hasieran eta, horren ondorioz, auto-pilaketak sortu dira inguruan.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, 07:15ean izan da ezbeharra; Iruñeko ingurabidearen 10. kilometroan bi autok eta kamioi batek talka egin dute.
Autoetako baten gidaria ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta hainbat zauri ditu.
Errepidea erabat itxita egon da osasun-arreta eman bitartean; ondoren, Foruzaingoko agenteek txandakako igarobidea antolatu dute zirkulazioa bideratzeko; hala ere, goizean goiz auto-ilarak izan dira inguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera