Lau gizon atxilotu dituzte Bizkaian, 14 urteko neska bati lau sexu-eraso egiteagatik
Ertzaintzak 19 eta 54 urte bitarteko lau gizon atxilotu ditu Bizkaian, 14 urteko neska batek jasandako lau sexu-eraso desberdinetan parte hartu izana egotzita.
Horrez gain, beste hiru gizon ikertzen ari dira gazteari substantzia estupefazienteak eman omen zizkiotelako, Segurtasun Sailak larunbat honetan jakinarazi duenez.
Ikerketa ekainaren 16an hasi zen, adingabea Ibaizabaleko ertzain-etxera joan zenean. Bi egun lehenago, ekainaren 14ko goizaldean, Basauriko lonja batean sexu-erasoa jasan zuela salatu zuen.
39 urteko gizon batek egin omen zuen lehen sexu-erasoa eta, gainera, gertatutakoa telefono mugikorrarekin grabatu omen zuen. Ertzaintzak egun berean atxilotu zuen Basaurin. Atxilotuak aurrekari polizialak zituen, eta aurretik beste bi aldiz atxilotu zuen Ertzaintzak.
Lehen jarduketa horretan lortutako informazioaren arabera, beste hiru pertsonak ere adingabeari sexu-erasoa egin ahal izan zioten, beste gertakari batzuetan. Horren ondorioz, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Atal Nagusiko (SECIC) Adingabeen Aurkako Delituen Taldeak hartu zuen ikerketaren ardura.
Beste hiru atxiloketa
Ikerketari esker, ondoren beste hiru gizon aurkitu zituzten, adingabearekin sare sozialen bidez harremanetan jarri eta sexu-edukiko elkarrizketak izan zituztenak. Ertzaintzaren arabera, hirurek harreman sexualak izan omen zituzten gaztearekin, 16 urtetik beherakoa zela jakinda.
Lehenengoa uztailaren 16an atxilotu zuten Bilbon, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Atxilotuak ez zuen aurrekaririk, eta egun berean utzi zuten epailearen esku.
Bigarrena uztailaren 23an atxilotu zuten Erandion, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Gizon horrek droga-trafikoarekin lotutako aurrekari polizialak zituen.
Azken atxiloketa abuztuaren 5ean izan zen, Barakaldon. Atxilotua adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotu zuten; ez zuen aurrekaririk, eta egun berean utzi zuten epailearen esku.
Horrela, ikerketak lau gizon lau sexu-eraso desberdinetan inplikatuta daudela argitzeko aukera eman du; gertakari guztietan adingabe bera izan da biktima.
Hiru gizon, drogak emateagatik ikertuta
Bestalde, ikerketan bildutako informazioaren azterketak beste hiru gizonen ustezko inplikazioa agerian utzi zuen. 17, 21 eta 28 urte dituzte.
Hiruak osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik ikertzen ari dira, Ertzaintzaren arabera, adingabeari substantzia estupefazienteak eman zizkiotelakoan.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, lau gertakarien nondik norakoak argitzeko eta ikertutako pertsona guztien inplikazio-maila zehazteko.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko uztailaren 14ko entzierroaren unerik onenak
Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, lasterketa azkar eta arriskutsu batean. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, korrikalariak azpian harrapatuz. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, horietako bi adarkadekin eta beste bostak kolpeengatik.
Igerilekuetan sorosleen prestakuntza arautzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak
2026ko irailaren 30era arte, kirol-federazioek, Gurutze Gorriak, DYAk eta antzeko beste erakunde batzuek emandako prestakuntza onartuko da, uda honetan profesionalik ez dagoelako.
Albiste izango dira: Alarma gorrian jarraitzen dugu beroagatik, San Joan suak eta Brexitaren bozketaren 10. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zein eskumen hartu ditu bere gain Euskadik trafikoaren eta nekazaritzako aseguruen arloan?
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste bi transferentzia sinatu dituzte gaur.
Babes ofizialeko etxebizitza lortzeko gutxieneko erroldatze-aldia bost urtera igo nahi du PPk
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza dekretua aldatzeko ekimena aurkeztu du PPk Legebiltzarrean. Popularren ustez, babes ofizialeko etxebizitza lortzeko urte gehiago eman beharko lirateke erroldatuta, eta hirutik bostera igotzea proposatu du.
KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Udako TAO denboraldia ekainaren 1ean hasiko da EAEko kostaldeko herri gehienetan
Hona hemen hondartza eremuetan araututako aparkalekuen datak, ordutegiak eta xehetasunak.
Estatus berrirako negoziazioan aurrera doazela konfirmatu du Aitor Estebanek
EBBren presidenteak elkarrizketa egin du Euskadi Irratian eta, hainbat gairen artean, Estatus berriaren inguruan galdetu dio Iñaki Guridik. Aitor Estebanek konfirmatu du "aurre egin" dutela eta badagoela "oinarria".
EITBren irrati taldeak 394.000 entzuleko datuarekin abiatu du urtea, EGMren arabera
% 13ko hazkundea eta ia 50.000 entzule gehiago dira astelehenetik ostiralera, 2025arekin alderatuta. Eskerrik asko!