Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Ustez sarean inplikatutako pertsonetako baten atxiloketa unea. Argazkia: Guardia Zibila
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu (lau gizon eta emakume bat, 40 eta 68 urte artekoak), internet bidez iruzurrak egiten zituen sare bateko kide izatea eta legez kanpo lortutako etekin horiek zuritzea leporatuta. Aipaturiko iturriak emandako datuen arabera, talde kriminal horrek Bizkaitik eta Castro Urdialesetik (Kantabria) jarduten zuen.
Atxilotuei talde kriminaleko kide izatea ez ezik, iruzurra, kapitalak zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita leporatzen diete.
Ikerketa Errioxako enpresa batek jarritako salaketaren ondotik abiatu zuen Guardia Zibilak. Salaketan jasotzen zenez, 65.000 euroko iruzurra egin zioten.
Ustez bitartekari batek egindako eskaintza bati erantzunez, aipaturiko enpresak 65.431 euroren truke erregaia erosteko akordioa lortu zuen.
Ordainketa egin ondotik, ordea, ez zuten erregairik eskuratu. Konpainiarekin zuzenean harremanetan jarri ondoren, iruzurra izan zela egiaztatu ahal izan zuten.
Azkenik, Poliziak sarea osatzen zuten pertsonak aurkitu eta identifikatu zituen, horietako batzuk Bilbon eta Castro Urdialesen.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera