SUTEA NAFARROAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bart indarra hartu du atzera Urzainkiko suteak, eta itzaltzeko lanean jarraitzen dute

Atzo iluntzean botatako euria ez da nahikoa izan sua baretzeko eta garrak kontrolatzeko lanean ari dira suhiltzaileak. 

Iragarkia
suhiltzaileak-urzainki-sutea-nafarroa-nekane-jayo-bilbao
18:00 - 20:00

Urzainkiko sutea (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Nafarroako Pirinioan suhiltzaileek lanean jarraitzen dute. Pasa den ostiralean Urzainkin piztutako baso-sutea kontrolatu eta itzali nahian ari dira, garrak atzera astelehenean berpiztu ondoren. Asteazken iluntzean ekaitza sartu eta euria egin badu ere, ez da nahikoa izan garrak baretzeko eta, kontrara, indartu ere egin da gauean.

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, atzo egindako euriari esker hezetasunak gora egin du inguru horretan. Hala ere, Aemet Espainiako meteorologia agentziak ohartarazi duenez, Nafarroako Pirinioan oraindik ere sute arriskua oso handia da ostegun honetan. 

Lurrez iristeko zaila den eremu malkartsu batean piztu da sua. Hori dela eta, lurretik garrak itzali nahian ari diren suhiltzaileekin elkarlanean, zazpi helikoptero ari dira airetik garrak itzali nahian. 

Sugarrak hedatu ez daitezen gaua bertan igaro dute Lodosa, Lizarra eta Nabazkozeko suhiltzaileek, eta gaur Cordovilla eta Zangozatik iritsiko dira itzaltze lanekin jarraitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X