SUTEA HUESCAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rigloseko suteak onera egin du eta etxera itzuli dira hustutako 13 herritako 583 bizilagunak

Ostegun honetan baliteke sutea egonkortzea eta oraindik beren etxeetatik kanpo dauden Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak ere itzultzea. 

GRAF1219. PEÑAS DE RIGLOS (HUESCA), 17/08/2026.- Puesto de mando avanzado del incendio de las Peñas de Riglos, junto al pueblo de Santa María de la Peña, uno de los pueblos que está desalojado por los incendios. Los 1.049 vecinos de los diecinueve municipios evacuados a causa del incendio de Las Peñas de Riglos (Huesca) podrán ir volviendo paulatinamente a sus casas a partir de mañana ante la buena evolución del fuego, aunque todavía no esté completamente estabilizado. EFE/ Javier Blasco

Santa Maria de la Peñan, etxeetatik oso gertu gelditu dira sugarrak. Argazkia: EFE.

Riglosen gutxienez 18.400 hektarea kiskali dituen baso-suteak (Huesca, Aragoi) itzali gabe jarraitzen du, baina azken orduetako bilakaera onak garren ondorioz hustutako 13 herritako 583 bizilagunak etxera itzultzea ahalbidetu du. Hala ere, 320 pertsona inguruk beren etxeetatik kanpo jarraitzen dute oraindik. 

Zehazki, Santa Maria de la Peña, Salinas de Jaca, Villalangua, Larues, Bailo, Arbues, Alastuey, Triste, Yeste, La Peña Estacion, Bernues, Osia eta Anzanigo herrietako bizilagunak itzuli dira. 

Oraingoz, Ena, Centenero, Botaya, Santa Cruz de la Seros eta Binacua herrietako bizilagunek itxaron egin beharko dute. Guztira, 320 pertsona dira. 

Gaurtik aurrera, Aemetek erabateko aldaketa iragarri du, Aragoi osoan 8-12 gradu jaitsiko dira tenperaturak eta ziurtzat jotzen da euria egingo duela. Hori dela eta, baliteke sutea egonkortzea eta oraindik beren etxeetatik kanpo dauden herrietako bizilagunak ere itzultzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X