1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Ostegun honetako lehen orduan hasi dira El Trampolín hondartzatik milaka migratzaile lekualdatzen, uztail amaieran izandako migratzaile oldearen ondotik. Modu baketsuan eta istilurik gabe ekin diote lehen fase honi.
Oinez eta jatorriaren arabera banatuta
Gobernuaren Ordezkaritzaren datuen arabera, 1.200 pertsona baino gehiago eraman dituzte dagoeneko oinez eta agenteek eskoltatuta prestatu dituzten harrera-gune berrietara. Elkarbizitza bermatzeko eta tentsioak saihesteko, agintariek bi taldetan banatu dituzte pertsona migranteak, jatorriaren arabera.
Hala, Saharaz hegoaldekoek Loma Margaritako instalazioetan hartu dute ostatu, eta magrebtarrak, berriz, Loma Colmenarreko El Embolsamiento zelaigunera eraman dituzte.
Hala, goizean El Trampolin hondartza hustu egin da, eta horri esker, garbiketako kideak areatza garbitzen hasi dira berehala. Hala ere, dispotiboa mailakatua denez eta hainbat egun iraungo duenez, berriz ere hainbat pertsona itzuli egin dira.
Polizia-iturrien arabera, asentamenduan 3.500 eta 5.000 pertsona artean bizi ziren. Espainiako Gobernuak konfirmatu du lehen fase honetarako aurreikusitako 1.800 plazak dagoeneko prest daudela; horregatik, hondartza modu mailakatuan hustuko dute datozen egunetan, gaur lehen 1.200 pertsonak lekualdatu ostean.
Administrazioa erlojuaren kontra ari da lanean espazio berriak prestatzen, eta horiekin guztira 5.000 plaza baino gehiago izatea aurreikusten da, pertsona guztiak harrera-toki berrietara eraman arte.
500 bat itzuli dira
Lekualdatutako migratzaileetatik 500 bat hondartzara itzuli dira. Ondorioz, Ceutako agintariek garbiketa lanak gelditu behar izan dituzte, segurtasun arrazoiengatik.
Antza, gehienak arropak eta beren gauzak berreskuratzeko itzuli dira, baina EFEk aipatutako lekukoen arabera, horietako batzuk berriz hondartzan lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Emakumeak eta haurrak, kezka nagusi
Hondartzan gaur hasitako dispositibo horrez gain, giza-erakundeek ohartarazi dute Ceutara iritsitako ehunka emakume migrante egoera bereziki kritikoan daudela. Ohiko baliabideen kolapsoagatik babesik gabe eta kanpoan egon direnez, hainbat kolektibok salatu dute muturreko egoeran daudela eta indarkeria zein jazarpena jasateko arrisku handiari aurre egin behar dietela; ondorioz, premiazkoa dela gune babestu eta bereizietan birkokatzea.
Era berean, Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera