Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.
Santa Maria de la Peñan, etxeetatik oso gertu gelditu dira sugarrak. Argazkia: EFE.
Rigloseko baso-sutea (Huesca, Aragoi) egonkortzea lortu dute ostegun honetan, azken orduotan inguru horretan egindako euriari esker. Satelite bidez egindako azken neurketen arabera, pasa den abuztuaren 10tik gutxienez 14.500 hektarea kiskali ditu suak eta 18.500 hektareako perimetroari eragin dio.
Gaur goizean CECOPI Koordinazio Zentro Operatiboaren bileraren ondotik, gaua "lasaia" izan dela jakinarazi du Aragoiko Gobernuak. Gaueko ekaitzaren ondorioz, ia 15 litro pilatu dira metro koadroko eta horrek sua itzaltzeko lanetan lagundu du.
Egoerak hobera egin badu ere, puntu beroak daude oraindik eta horiek itzaltzeko lanean ari dira. Gaurtik aurrera, Aemetek erabateko aldaketa iragarri du, Aragoi osoan 8-12 gradu jaitsiko dira tenperaturak eta ziurtzat jotzen da euria egingo duela.
Etxera itzuli dira hustutako 13 herritako 583 bizilagunak
Azken orduetako bilakaera onak garren ondorioz hustutako 13 herritako 583 bizilagunak etxera itzultzea ahalbidetu du.
Zehazki, Santa Maria de la Peña, Salinas de Jaca, Villalangua, Larues, Bailo, Arbues, Alastuey, Triste, Yeste, La Peña Estacion, Bernues, Osia eta Anzanigo herrietako bizilagunak itzuli dira.
Gaur goizean, Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunen txanda izan da.
Halaber, ostegun honetan baliteke oraindik beren etxeetatik kanpo dauden Atares, Santa Cruz de la Seros eta Binacua herrietako bizilagunak ere itzultzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera