Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Asteazkenean Anboto mendian (1.331 metro) 30 bat metroko altueratik erori ostean oso larri zauritu zen 18 urteko emakume bat hil da Barakaldoko Gurutzeta Ospitalean, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.
Bihotz-arnasketako geldialdian sartu zen gaztea, eta osasun-langileek bihotz-biriketako suspertze-maniobrak egin ondoren, helikopteroz eraman zuten Ezkerraldeko ospitalera.
Gertakariak atzo, asteazkena, gertatu ziren 16:30 inguruan, SOS Deiak 112 Larrialdi Zentroak dei bat jaso zuenean. Hots egin zuten bi lekukoek prismatiko batzuen bitartez ikusi ahal izan zuten pertsona batek laguntza eskatzen zuela. Mutil bat keinuak egiten eta oihuka laguntza eske sumatu zuten, eta emakume bat lurrean, haren ondoan, tontorraren iparraldeko harri-gune batean.
Gertuko iturriek adierazi dutenez, bi gazteak mendizaleak ziren. Gailurra egin zuten Anboton eta beherakoan gertatu zen istripua. Okerreko bidea hartu ostean, ordea, neskak irrist egin zuen eta 30 metroko altueratik erori zen harriz betetako gune batean.
Osasun-langileak, Ertzaintzako agenteak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat bertaratu ziren. Eremu malkortsura iristean, biktima bihotz-arnasketako geldialdian aurkitu zuten, 30 bat metroko altueratik erori ostean jasandako kolpe larrien ondorioz.
Berehala, emakumearengana iritsi ziren erreskatatzaileek bihotz-biriketako suspertze-maniobrak egiteari ekin zioten. Bien bitartean, Ertzaintzaren helikopteroa beste erreskatatzaile bat eta larrialdi-zerbitzuko osasun-langile bat jasotzera joan zen.
Azkenik, EAEko Larrialdi Zerbitzuek biktima Arrazola udalerrira ebakuatzea lortu zuten. Bertan, Osakidetzako helikopteroak gaztea egonkortzea lortu ondoren, Gurutzeta Ospitalera eraman zuten airez. Zoritxarrez; bertan hil da ostegun honetan, bere lesio larrien ondorioz.
Doluminak
ENBA baserritarren sindikatuak oso gertutik sentitu du gaztearen heriotza eta doluminak adierazi ditu sare sozialetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera