Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Aste Nagusia iragartzeko lehen kartelaren pertsonaiek, Juan Carlos Eguillor ilustratzaileak 1978an marraztutakoek, bizia hartuko dute igande honetan Areatzan. Ekimen horren bidez, 2016an Areatzaren eta Posta kalearen arteko izkinan jarritako obraren irudia jasotzen duen muralaren 10. urteurrena ospatuko da.
Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta Santiago Burutxaga aktoreak aurkeztuko du. Bertan, gainera, Aste Nagusia egungo formatuan martxan jarri zuen lehenengo jai batzordeko hainbat kide izango dira, Burutxaga bera, Natxo de Felipe musikaria eta Marino Montero, besteak beste.
Pedro Olea zinemagilea eta Jose Antonio Nielfa 'La Otxoa' ere gonbidatu dituzte, baita Gonzalo Olabarria Udaleko Kultura zinegotzia ere, Udalak finantzatu baitzuen muralaren instalazioa 2016an.
Bilbainadak eta zapiak
Ekitaldian, Bilboko zapi urdinak banatuko dira. 1978an ezarri ziren jaien ikur gisa, eta oraindik ere Eguillorrek diseinatutako txapela duen armarria dute imprimatuta.
Halaber, Bilbotarrak abesbatzak bilbainadak eskainiko ditu, Alde Zaharrean egunero egiten diren txandei hasiera emanez. Horrez gain, jendeari irekitako herri-dantza izango da, Ivan Allue txistulariaren eta Klappertarrak alboka, trikitixa eta pandero taldearen musikarekin.
Ekimena El Perro Chico eta Eguillor Eta Abar elkarteek sustatu dute, Bilbao Historiko Elkartearen laguntzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera