LERROBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: ikasturte hasiera, EITBko informatiboen denboraldi berria eta FesTVal

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
INSTITUTU GASTEIZ GREBA IKASLEAK EFE
Ikasleak. Argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur astelehena, 2026ko irailaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ikasturte hasiera: Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2026-2027 ikasturteari emango dio hasiera gaur. Aurten, 280.386 ikasle izango dira aipatu mailatan, aurreko ikasturtean baino 59.200 gutxiago.

- EITBko informatiboen denboraldi hasiera: Kalitatea, egiazkotasuna, zorroztasuna eta hurbiltasuna oinarri, astelehen honetan, irailak 7, jarriko da abian ETBko albistegien denboraldi berria, informazioan erreferente eta audientzian erabateko lider dugun eskaintza sendo batekin.

- FesTValen hasiera: Gaur zabalduko dute FesTValeko alfonbra laranja, Gasteizko Biltzar Jauregian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X