Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
Freedom Flotillaren itsasontzia Portugaletera iristen. Argazkia: EFE
Freedom Flotillako kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan jartzeko" eskatu dute, 'Askatasunaren Flotillaren' ontzietako bat larunbatetik Bilbon dagoen honetan. Europa iparraldetik bidaiatu ondoren, atzo iritsi zen Euskal Herrira eta laster Gazarako bidea jarraituko du.
Ana Casconek, ordezkari gisa, azaldu du ekimenak "kontzientziazio lana"egin nahi duela, bereziki aktibistak ez direnekin, "Palestina fokuan egon dadin berriro, munduan gertatzen ari den guztiarekin arreta galdu baitu".
Itsasontzia larunbat honetan iritsi zen Bilbora eta Itsasmuseumaren ondoan egongo da, asteartera arte. Orduan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneotik jarraituko du, Gazara bidean.
Casconek adierazi du egun hauetan hainbat jarduera programatu direla itsasontziaren egonaldia dela eta. Asteburuan egin dituztenez, gain, aatelehen honetarako prentsaurrekoa deitu dute 11:00etarako, eta asteartean, abiatu aurretik, ekintzaile talde batek Portugaleteraino lagunduko dio itsasontziari, beste ontzi batean.
Kolaboratzaileak "oso positibotzat" jo du Bilbon jasotako harrera, baina "gehiengo zabalago batengana iristea" gustatuko litzaiekeela ere adierazi du.
Ehunka lagunek egin zioten ontziari harrera larunbatean, txirrindulari martxa bat ere izan zen, eta ongi-etorri ekitaldian aurreskua, dantza palestinarrak eta Amets Arzalluz bertsolariaren bertsoak ere izan ziren.
Casconek azaldu duenez, "harrera polita" eta "nahiko jendetsua" izan zen.
Halaber, gogoratu du Freedom Flotillak "Gazan eta Palestinan gertatzen ari den genozidioa, okupazioa eta garbiketa etnikoa" salatzea duela helburu.