Zortzi pertsona osasun zentroetara eraman dituzte Errioxako taberna bateko sabaia erori ostean
Gertaera San Vicente de la Sonsierrako Tempranillo tabernan izan da, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Zortzi pertsona osasun zentroetara eraman dituzte (sei San Pedro ospitalera eta bi Haroko osasun zentrora), goizaldean San Vicente de la Sonsierrako Tempranillo tabernako sabaia erori ostean, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.
05:25ean, Sonsierrako taberna batean sabaia erori dela jakinarazi dute, eta 25 eta 30 pertsona artean harrapatuta geratu direla, irten ezinik. Larrialdietarako zerbitzuek hamaika pertsona artatu dituzte, eta zortzi eskualdeko osasun zentroetara eraman dituzte.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta zaurituak atera ondoren, eraikinaren egitura sendotzen aritu dira, segurtasuna bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko
Euriteek alerta egoeran izango dute Mediterraneoa asteburuan, hainbat abisu aktibo baitaude
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon