Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak espetxera bidali du Iruñeko eskola batean ikaskidea sastatu zuen gaztea

Instrukzioa daraman epaileak giza hilketa saiakera egotzi dio, eta ihes egiteko arrisku handia dagoela uste du.

Colegio Maria Ana Sanz Txantrea Iruña

Txantrea auzoko Maria Ana Sanz ikastetxea, gertakariak izan ziren tokia.

Iruñeko Instantzia Auzitegiko Instrukzio Ataleko epaileak fidantzarik gabe espetxera bidali du joan zen asteartean Txantrea auzoko Maria Ana Sanz ikastetxean ikaskide bat sastatu zuen gaztea. Hilketa saiakera delitua egotzi dio. 

Espetxeratze-autoak zehazten duenez, gertakariak asteartean jazo ziren, 08:10 aldera. Atxilotuak bi labankada eman zizkion biktimari sabelean bi egun lehenago erositako arma zuri batekin. Ondoren, ihes egin nuen gertakarien lekutik, eta Udaltzaingoak atxilotu zuen. Atxilotua eta biktima ikaskideak dira Txantreako lanbide-heziketako zentroan, eta, lekukoen arabera, etsaitasun harremana dago haien artean. 

Instrukzio epaileak defendatu duenez, nahikoa zantzu daude delituaren egiletza zehazteko, lekukoen eta prestakuntza zentroko kameren deklarazioekin. Horrez gainera, atxilotuak epailean aurrean onartu ditu gertaerak eta "beroaldi" baten ondorio izan zirela adierazi du.

Espetxeratzea dekretatzeko bi arrazoi nagusi ezartzen ditu. Alde batetik, ihes egiteko arrisku handia ikusten du, jaso ditzakeen zigor altuengatik. Bestetik, kontuan hartzen du, baita ere, biktima babestu behar dela delitua berriz egiteko aukeraren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X