Frantziak ijitoak erbesteratu izana salatu du NBEk
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) jomugan daude Sarkozyk Frantzian sustatutako ijitoen erbesteratze jendetsuak.
Navi Pillay NBEko Giza Eskubideen Agentziako ordezkariak Frantziako asentamenduak kentzea eta ijitoak Errumaniara kanporatzea salatu du. Horren ustez, "Errumaniar jatorriko ijitoen estigma eta haien muturreko bizi-baldintzen gabeziak areagotu besterik ez du egiten".
NBEko Giza Eskubideen Batzordearen XV. saioan, Navyk giza eskubideen ikuspuntutik ardura piztu duten beste egoera batzuk aipatu ditu.
Hain zuzen, NBEko ordezkariak "Mexikotik irteten edo Mexikon ibiltzen diren" etorkinen egoera salatu du. Horren harian, ustez krimen antolatuak 72 etorkin hil dituela adierazi du adibide gisa.
Halaber, AEBek "terrorismoaren susmagarrien hilketa selektiboak" baimentzea gaitzetsi du Pillayk. Horrela, "bizitzeko eskubidea eta legea babesten dituzten nazioarteko arauei desafio" egiten diotela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz