Krisi politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mohamed El Baradei Egiptora itzuli da aldaketa politikoa bideratzeko

Bakearen Nobel Sariak adierazi du Hosni Mubaraki erretiratzeko garaia heldu zaiola eta Egiptora itzuli da manifestazioetan parte hartzeko.
baradei_egipto_EFE
Mohamed El Baradei. Efe

Mohamed El Baradeik, egiptoko oposizioko politikariak, Hosni Mubarak, 82 urteko presidenteari erretiroa hartzeko garaia heldu zaiola adierazi du. Hala, gaur, errezorako egunarekin bat eginda manifestazio handiak izango diren zantzua duela iragarri du.

Bakearen Nobel Sariak, bere lurraldera heldu zen atzo. Argitu du bere egitekoa ez dela Kairon eta beste herri batzuetan egiten ari diren manifestazioen buru izatea, aldaketa politikoa kudeatzea baizik.

El Baradeik atzo bidaiatu zuen Kairora, horrela adierazi zion Reuters albiste agentziari. "Gaur manifestazio handi bat egongo dela uste dut eta ni han egongo naiz eurekin" gaineratu du, baina protesta baketsuen aldeko deia egin du.

“Espero dut gobernuak erantzun politikoa emango diola protestari, eta ez polizia erantzuna", esan du El Baradeik. Bestela, "ondorioak aurreikusi ezinekoak izango dira", erantsi du.

Bitartean, manifestari bat hil da istiluetan Egipton.

Tunisiako eta Egiptoko eredua jarraituz, Yemenera zabaldu dira Gobernuaren aurka eta bizibaldintza kaxkarrak salatzeko protestak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X