Strauss-Kahnek hartutako erabakiak nazioartea lasaitu du
Nazioarteak ez du asko itxaron egin nahi izan iritzia emateko orain arte Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) presidentea izandakoak, Dominique Strauss-Kahnek, dimisioa aurkeztu ostean, hotel bateko langile bat ustez bortxatzeagatik atxilotu ondoren.
Frantzia, proposamenak egiten
Thierry Mariani Frantziako Garraioetako idazkariaren ustez, Chirstine Lagarde Finantza ministra "hautagai oso ona litzateke" Strauss-Kahn NDFaren zuzendaritzan ordezkatzeko.
Marianiren esanetan, halere, "oso zaila izango da dagoen testuinguruan" Lagarde NDFaren zuzendari aukeratzea, Frantzia ez delako lanpostu "horrekin amesten ari den bakarra". Marianik adierazi du Strauss-Kahnen dimisioa "aurreikus zitekeen" erabaki "logikoa" dela, eta orain "hobeto prestatu" ahal izango duela epaiketako defentsa.
Alemania, normaltasuna
Angela Merkelen Gobernuaren ustez, Strauss-Kahnen dimisioak normaltasuna ekarriko du NDFra.
"Gobernu Federalak Strauss-Kahnek NDFko presidente kargutik dimititzeko erabakiari errespetu osoa dio", esan du komunikatu ofizial baten bidez.
Japonia, ondorengotzari begira
NDFko hurrengo presidentearen aukeraketa merituetan oinarritutakoa izan dadila eta gardentasun osoz aukeratu desátela eskatu du Japoniako Gobernuak.
Yoshihiko Noda Finantza ministroak prentsaurrekoa adierazi duenez, NDFko presidentea bere "ahalmenagatik" izendatu behar dute, baina ez du haren jatorriaren inguruan komentariorik egin nahi izan.
Txina, jatorri jakin bateko presidentea
Txinako Gobernuak NDFko hurrengo liderra susperraldi ekonomikoan dagoen herrialde batekoa izatea eskatu du.
"Gure ustez, susperraldi ekonomikoan eta garapenerako bidean dauden herrialdeek ordezkaritza izan beharko lukete erakundeko goiko mailetan", esan du Jian Yu Kanpo Ministerioko bozeramaileak.