'Hil arte borroka egiteko' eskatu die bere jarraitzaileei Gadafik
Libia "kolonizazioaren" eskuetan ez uzteko "hil arte borroka egiteko" eskatu die bere jarraitzaileei Muamar Gadafi Libiako diktadore ohiak. Mishan Yaburi Al Rai Siriako telebistako jabeak irakurri du mezua.
"Agenteek nahi bezala, Libia kolonizazioaren eskuetan ezin dugu utzi, horregatik hil arte borroka egitea besterik ez zaigu geratzen", adierazi du Gadafik.
Afrika iparraldea kolonizatzen ari direnen aurrean amorerik ez emateko esan die Gadafik bere herritarrei Arrai telebista kate sirioaren bitartez. Aurretik ere kate honek igorri izan ditu Gadafiren mezuak, eta oraingoan katearen jabeak, Mishan Jabourik irakurri du.
"Telebistaz emandako hitzaldia gaur edo bart igorri behar genuen, baina segurtasun arrazoiengatik mezu hori geroago igortzea erabaki dugu", esan du Mishan Jabourik mezua irakurri baino lehen.
"Liderra bere soldaduen artean erakutsi nahi dugu, eta borrokaldietako pertsona garrantzitsuenekin Libiako lurretan ematen ari diren gatazketan; ez Venezuelan, ez Nigerren, ezta beste leku batzuetan ere, orain arte esan duten bezala", gaineratu du.
Libia "kolonizazioaren" eskuetan ez uzteko "hil arte borroka egiteko" eskatu die bere jarraitzaileei Muamar Gadafi Libiako diktadore ohiak. Mishan Yaburi Al Rai Siriako telebistako jabeak irakurri du mezua."Agenteek nahi bezala, Libia kolonizazioaren eskuetan ezin dugu utzi, horregatik hil arte borroka egitea besterik ez zaigu geratzen", adierazi du Gadafik.Afrika iparraldea kolonizatzen ari direnen aurrean amorerik ez emateko esan die Gadafik bere herritarrei Arrai telebista kate sirioaren bitartez. Aurretik ere kate honek igorri izan ditu Gadafiren mezuak, eta oraingoan katearen jabeak, Mishan Jabourik irakurri du."Telebistaz emandako hitzaldia gaur edo bart igorri behar genuen, baina segurtasun arrazoiengatik mezu hori geroago igortzea erabaki dugu", esan du Mishan Jabourik mezua irakurri baino lehen. "Liderra bere soldaduen artean erakutsi nahi dugu, eta borrokaldietako pertsona garrantzitsuenekin Libiako lurretan ematen ari diren gatazketan; ez Venezuelan, ez Nigerren, ezta beste leku batzuetan ere, orain arte esan duten bezala", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz