Aberats eta txiroen arteko tartea azken 30 urteetako handiena da
Txiroen eta aberatsen arteko ezberdintasun-tartea azken 30 urteetako handiena bilakatu da Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundea osatzen duten herrialdeetan. Datu hauek ELGEk egindako txosten batean ageri dira, eta bertan Espainia erakunde honen batez bestekoa baino zerbait gorago dagoela aipatzen da.
Txosten horretan azaltzen denez, ELGEko % 10eko aberatsenen diru sarrerak % 10eko txiroenen diru sarrerak baino 9 aldiz handiagoak dira. Espainiaren kasuan, berriz, batez bestekoa gainditu eta 11 alditan kokatzen da aldea.
Espainian, ELGEko herrialde gehienetan gertatu ez bezala, ezberdintasun hori jaitsiz joan da 80ko hamarkadatik aurrera. Nahiz eta nazioarteko erakunde horretako partaide diren herrialdeek azken 25 urteetan alde hori areagotu, Espainiak diferentzia hori mantentzen jakin du. Dena dela, azken bi urtetan atzeraldia egon dela onartu dute.
Brasilek du ezberdintasun handiena
Orokorrean, ELGEko txostenak gehien daukatenen eta gutxien daukatenen arteko tartea handitu dela jakinarazi du. Tarte hau instituzioetatik kanpo aritzen diren ekonomietan handiagoa bilakatzen ari da. Brasilen kasuan, txiro baten diru sarrera aberats batena baino 50 aldiz txikiagoa da.
Gainera, tradizionalki berdintasunezko gizartetzat hartu diren Alemania, Danimarka eta Suedian ere ezberdintasuna handitu dela ohartarazi dute, 1980an aberats eta txiroenen arteko diferentzia 5/1 bazen, gaur egun 6/1era igo baita.
Italia, Japonia, Hego Korea edota Erresuma Batuan diferentzia 1/10ekoa da, eta Israel, Turkia edo AEBetan 1/14koa. Kontran, Txile eta Mexiko dira ELGEko ratiorik handienetarikoa dutenak, herrialde horietan aldea 1/25koa baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.