Sirian 'berehala' esku hartzea eskatu du NBEk
Siriako herritarrak babesteko, 'berehala' bertan esku hartzea eskatu die nazioarteko ordezkariei Navy Pillay Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Goi Mailako ordezkariak. Astelehen honetan NBEren Batzar nagusia egin dute, eta, bertan, Bachar al Asaden erregimena Siriako herritarren aurkako eraso 'sistematikoak' egiten ari dela salatu dute.
Navy Pillay Goi Mailako ordezkariak azaldu duenez, ''atxiloketa masiboak' egiten ari dira Sirian, eta 'milaka manifestari eta aktibista arbitrarioki atxilotu dituzte'. Horietako asko 'bortxaz desgerrarazi' dituztela eta 'torturen erabilera sistematikoa' ere egin dutela salatu ditu. Galdeketa eta atxiloketa zentro askotan 'indarkeria sexuala' erabiltzea eta adingabeen kontrako errepresioa ere egotzi dizkio erregimenari. Pillayk emandako datuen arabera, 400 bat adingabe hil dira errepresioa hasi zenetik.
Era berean, Sirian gertatzen ari dena gelditzeko 'jarduera falta' egotzi dio Segurtasun Kontseiluari, eta, zentzu horretan, Liga Arabiarraren jarrera aipatu du. Izan ere, Nazio Batuen Elkarteari berari bakerako beste misio bat sortzea proposatzea adostu du igande honetan bertan Liga Arabiarrak.
Bonbardaketak Homsen, berriz ere
Siriako Armadak Homs hiria, oposizioaren gotorleku nagusia, bonbardatu du berriz ere astelehen honetan. Tokiko Koordinaziorako Batzordeak iragarri duenez, 23 lagun hil direla gaur Sirian, erregimenaren erasoen ondorioz.
Joan den maiatzean Bachar al Asaden erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik, 5.000 pertsona baino gehiago hil dira Sirian, NBEren datuen arabera. Edonola ere, joan den urtarrilean 5.400 hildakoko datua jaso zutenetik, hildakoen zenbatekoa berritzeko arazoak dituztela onartu dute.
Giza Eskubideen Bortxaketen Dokumentazio Zentroaren datuen arabera, 8.000 dira hildakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Greta Thunberg atxilotu dute Londresen, kartzelan dauden Palestine Actioneko kideen aldeko protesta batean
Greta Thunberg atxilotu dute Londresen, palestinar preso batzuk babesteko elkarretaratze batean; alegia, Palestine Actioneko zortzi militante gose greban babesteko kontzentrazioan.
Siriako agintariek eta milizia kurduek elkarri leporatzen diote 2 hildako eta hainbat zauritu utzi dituzten erasoen ardura
Bi aldeek elkarri leporatzen diote indar kurduak Siriako Estatuan sartzeko akordioa hautsi izana. Bitartean, liskarrak gero eta ugariagoak dira.
Errusiako Estatu Nagusiko operazio burua hil dute Moskun, bonba-auto batekin egindako atentatu batean
Hasiera batean, Errusiako Instrukzio Batzordeak Ukrainako inteligentziari egotzi dio erasoa.
IRAren garaitik inoiz izan den gose greba luzeena egiten ari dira Palestina Actioneko kideak Erresuma Batuko kartzeletan
Gose greban denbora gehien daramatenak Amy Gardiner-Gibson eta Qesser Zuhrah dira, 50 egun, eta oso ahul daude. Justizia ministroarekin bilera eskatu dute euren abokatuek baina Gobernuak ezezkoa eman die.
Israelek beste 19 kokaleku legeztatu ditu Zisjordanian
Kolonoguneak legez kanpokoak dira nazioarteko araudiaren arabera, baina Netanyahuren gobernuak urteak daramatza estatus legala ematen; dagoeneko 69 kokaleku legeztatu ditu 2022tik. Hamasek "urrats kolonialtzat" jo du erabakia, eta "Palestinako lurraldea arpilatu" nahi izatea egotzi dio Israeli.
AEBk hirugarren petrolio-ontzi bat atxiki du Venezuelan
Bigarren ontzia abordatu ondoren, Venezuelako Gobernuak "pirateria" ekintzatzat jo du gertaera, eta tripulazioaren "bortxazko desagerpena" ere salatu du. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 23an, egoera aztertzeko.
130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon
Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.
Gutxienez bederatzi pertsona hil eta hamar zauritu dituzte Johannesburgetik gertu egindako eraso batean
Oraingoz, ez dakite zergatik egin duten erasoa, eta polizia-indarrek "beharrezko baliabide guztiak" bideratu dituzte gertatutakoa argitzeko.
Trumpen gobernuak Epstein auziko artxiboen zati bat kaleratu du
Pederastaren biktimek pozez hartu dute argitalpena, baina informazioa eta artxiboak falta direla salatu. Kaleratutako irudiotan, Bill Clinton presidente ohia ageri da jacuzzi batean.
Ukrainak Errusiarekin hitz egin nahi izatearen "seinale batzuk" jaso dituela azpimarratu du Putinek
Errusia "gatazka bide baketsuan amaitzeko" prest dagoela azpimarratu du, "joan den ekainean Atzerri Ministerioaren aurrean azaldu nituen printzipioetan oinarrituta" eta "gatazka eragin zuten jatorrizko arrazoiak ezabatuz gero".