Egunean 100 baino gehiago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

7.500 pertsona baino gehiago hil dira Sirian, NBEren arabera

Nazio Batuen Erakundeak aitortu du ezin duela hildakoen kopuru zehatzik eman. Hildakoak 7.500 baino askoz gehiago direla uste dute.
7.500 pertsona baino gehiago hil dira Sirian. Argazkia: EFE

Orain 11 hilabete Bachar al Asaden erregimenaren aurkako protestak hasi zirenetik, 7.500 pertsona baino gehiago hil dira Sirian, errepresioaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak emandako datuen arabera.

Hala ere, NBEk aitortu du ezin duela hildakoen kopuru zehatzik eman. "Sinesgarritasun handiko txosten batzuen arabera, egunean 100 baino gehiago dira hildakoak Sirian, tartean emakumeak eta haurrak. Hildakoak 7.500 baino gehiago dira dudarik gabe'', azaldu du Lynn Pascoe Gai Politikoetarako NBEren idazkariordeak.

"Sarraskia geldiarazteko saiakeretan kale egin dute nazioarteko indarrek. Orain arte ez da egon erantzunik, eta horrek arnasa eman dio erregimenari bere herriko zibilen aurkako erasoekin jarraitzeko'', gaineratu du.

Idazkariordeak gogoratu du Segurtasun Kontseiluak oraindik ez duela Damaskoren errepresioa gaitzetsi, Al Asaden aurkako ebazpenari Errusiak eta Txinak birritan ezezko erantzuna agertu ondoren.

Segurtasun Kontseiluko hainbat kidek ebazpen berri bat aurkeztearen alde egin dute. Indarkeria etetea eskatzeaz gain, su-eten humanitario bat bilduko luke ebazpen horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X