Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siria, amildegira bidean

Jada ez da baztertzen bertan gerra zibila piztea ere, aldameneko Libanok 1975etik 1990era bizi zuenaren parekoa.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Siriako egoera oso itxura txarra ari da hartzen, arriskutsua. Jada ez da baztertzen bertan gerra zibila piztea ere, aldameneko Libanok 1975etik 1990era bizi zuenaren parekoa.

Siriako Homs hiriak Beirutek jasan zuenaren antzeko setioa jasan du. Zibilen hilketak, haurrak eta emakumeak barne, ikaragarriak izan dira, atzo jakin zenaren modukoak. Indarkeria sektarioaren arrastoak ere agertzen hasi dira, suniak alauitarren kontra.

Gauzak horrela, egunetik egunera antz gehiago du Libanon gertatu zenarekin. Ez diplomazia ezta nazioartearen presioa ere, ez dirudi gai izango direnik herrialdeak bizi duen gatazka geldiarazteko.

Koffi Annan Nazio Batuen Erakundeko bidali bereziak huts egin du Damascora egin duen bisitan. Europarrek, arabiarrek eta estatubatuarrek Siriari ezarri dizkioten zigor ekonomiko eta politikoek ez dute Bashar al Assad presidentea alde egitera behartuko, eta une honetan Sirian atzerriko esku hartze militarra izatea ezinezkoa da. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak eskuak lotuta ditu Errusiak eta Txinak galarazi egiten dutelako Siriaren kontrako ebazpen irmo bat onartzea eta ebazpen hori gabe inor ez da ausartuko Siriako saltsan sartzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X