Indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

153 lagun hil dira Sirian su-etenaren bezpera egunean

Gainera, Libanoko Al Jadeed telebista kateko kameralari bat hil da Libano eta Siriaren arteko mugan egon den tiroketa batean.

Siriako bake plana indarrean sartzeko egun bat falta denean, 153 lagun hil dira, horien artean, 17 adingabe eta zortzi emakume Haman, koordinazio batzordeen arabera.

Gainera, Libanoko Al Jadeed telebista kateko kameralari bat hil da Libano eta Siriaren arteko mugan egon den tiroketan.

Indarkeria ekintza hauek, Kofi Annan NBE eta Arabiar Ligaren bitartekariak proposatutako bake plana ezartzeko egun bat falta denean gertatu dira.

NBEren datuen arabera, orain urtebete hasi ziren istiluen ondorioz, 9.000 lagun hil dira, 20.000 baino gehiago joan egin dira eta 30.000 lagunek atzerrira alde egin dute.

Siriako bake plana indarrean sartzeko egun bat falta denean, 153 lagun hil dira, horien artean, 17 adingabe eta zortzi emakume Haman, koordinazio batzordeen arabera.Gainera, Libanoko Al Jadeed telebista kateko kameralari bat hil da Libano eta Siriaren arteko mugan egon den tiroketan.Indarkeria ekintza hauek, Kofi Annan NBE eta Arabiar Ligaren bitartekariak proposatutako bake plana ezartzeko egun bat falta denean gertatu dira. NBEren datuen arabera, orain urtebete hasi ziren istiluen ondorioz, 9.000 lagun hil dira, 20.000 baino gehiago joan egin dira eta 30.000 lagunek atzerrira alde egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X