Samaras kontserbadorea, Greziako lehen ministro berria
Andonis Samaras Demokrazia Berria alderdi kontserbadorearen hautagaia Greziako lehen ministro berria izendatu dute. Datozen orduetan, Gobernu berriaren ministroen zerrendaren berri emango dute.
Presidentziaren jauregitik atera denean, lehen ministro berriak Gobernu berriarekin emaitza zehatzak eskainiko dituela zin egin du. "Patriotismoarekin, pitzadurarik gabeko batasun nazionalarekin eta Jainkoaren laguntzarekin, emaitza zehatzak eta herriarentzako itxaropena eskaintzeko gogor lan egingo dugu", esan du.
Evangelos Venizelos Pasok alderdi sozialdemokrataren buruak gaur eguerdian iragarri du Demokrazia Berria eta Dimar alderdiekin Gobernu akordioa lortu dutela.
Gobernua osatzen duten hiru alderdiek Kongresuko 300 diputatuetatik 179 dituzte. Hortaz, Ganberaren konfiantza botoa arazorik gabe gaindituko dute.
NET katearen arabera, bihar Exekutiboaren gainontzeko kideek karguaren zina egingo dute. Gobernu berriak 15 eta 17 ministro bitartean izango ditu eta horietako asko teknokrata independenteak izango dira. Finantza Sailaren ardura hartzeko gehien entzuten den izenetako bat Vassilis Rapanos da.
Zure interesekoa izan daiteke
Teleferikoa, Parisko mugikortasun arazoak konpontzeko proiektu berria
Orain arte, lur gainekoa edo azpikoa zen Parisko garraio publikoa, baina orain airera eramatea erabaki dute. Europan lehen aldia da horrelako proiektua martxan jartzen dela. Erosoa eta isila da Paris kanpoaldeko lau herri lotzen dituen teleferikoa.
Ukraina "atsedenik gabe" ari da lanean bake-plana "errealista eta fidagarria" izan dadin
Zelenskik telefonoz hitz egin du AEBetako mandatari bereziarekin. Asteazkenean, ateak ireki zizkion Donbasetik tropak erretiratzeko aukerari.
Gabonetako meza San Pedroko basilikara itzuli da 30 urte baino gehiagoren ondoren
Leon XIV.ak Aita Santu gisa eman duen lehen Gabonetako mezaren buru izan da, eta agertoki historiko bat berreskuratu du: San Pedro basilika, 1994tik liturgia hori egiten ez zen lekua. Aita Santuak Gazako sufrimendua eta munduan dauden errefuxiatuena ekarri ditu gogora bere homilian.
Gutxienez hildako bat Gazan eta Israelek Libanon egindako eraso berriek eskualdearen krisia berpiztu dute
Palestinar bat hil da Israelgo Armadak jaurtitako tiroen ondorioz, Israelek Hamasi su-etena haustea leporatzen dion bitartean eta Libano hegoaldean Hezbolaren posizioak bonbardatzen dituen bitartean.
Gazarako su-etenak bueltan ekarri ditu Gabon ospakizunak Betleemera
Gazako inbasioak Gabon giroa itzali du Betleemen bi urtez, baina, su-etenak, ahula bada ere, ospakizunak bueltan ekarri ditu, kristau tradizionalen arabera, Jesus jaio zen hirira. Zuhaitz handia jarri dute berriro Natibitatearen elizaren inguruan, eta, urteetan egin duten bezala, eskauten desfilea egin dute hiriko kaleetan.
Greta Thunberg atxilotu dute Londresen, kartzelan dauden Palestine Actioneko kideen aldeko protesta batean
Greta Thunberg atxilotu dute Londresen, palestinar preso batzuk babesteko elkarretaratze batean; alegia, Palestine Actioneko zortzi militante gose greban babesteko kontzentrazioan.
Siriako agintariek eta milizia kurduek elkarri leporatzen diote 2 hildako eta hainbat zauritu utzi dituzten erasoen ardura
Bi aldeek elkarri leporatzen diote indar kurduak Siriako Estatuan sartzeko akordioa hautsi izana. Bitartean, liskarrak gero eta ugariagoak dira.
Errusiako Estatu Nagusiko operazio burua hil dute Moskun, bonba-auto batekin egindako atentatu batean
Hasiera batean, Errusiako Instrukzio Batzordeak Ukrainako inteligentziari egotzi dio erasoa.
IRAren garaitik inoiz izan den gose greba luzeena egiten ari dira Palestina Actioneko kideak Erresuma Batuko kartzeletan
Gose greban denbora gehien daramatenak Amy Gardiner-Gibson eta Qesser Zuhrah dira, 50 egun, eta oso ahul daude. Justizia ministroarekin bilera eskatu dute euren abokatuek baina Gobernuak ezezkoa eman die.
Israelek beste 19 kokaleku legeztatu ditu Zisjordanian
Kolonoguneak legez kanpokoak dira nazioarteko araudiaren arabera, baina Netanyahuren gobernuak urteak daramatza estatus legala ematen; dagoeneko 69 kokaleku legeztatu ditu 2022tik. Hamasek "urrats kolonialtzat" jo du erabakia, eta "Palestinako lurraldea arpilatu" nahi izatea egotzi dio Israeli.