Frantziako zerbitzu sekretuak hil zuen Gadafi Libiako buruzagia
Frantziako agente sekretu batek hil zuen Muamar Gadafi Libiako buruzagi ohia, eta ez matxino batek bertsio ofizialak zioen bezala, Corriere della Sera Italiako egunkariak jakinarazi duenez. Espioi frantziarra matxinoen artean infiltratu zen diktadorea hiltzeko, Nicolas Sarkozy Frantziako orduko presidenteak aginduta.
Egunkari italiarrak kontatutako bertsioak Mahmoud Jibril Libiako lehen ministro ohiarenarekin bat egiten du, izan ere, “matxinoen artean infiltratu zen atzerriko agente bati” egotzi zion Gadafiren hilketa Egiptoko telebista kate bati eskainitako elkarrizketa batean.
Diktadore ohia 2011ko urriaren 20an hil zen, Libiatik ihes egin nahian zegoela. NATOko soldaduek Gobernuko konboi bati eraso zioten, Gadafi barruan zegoela jakin gabe. Matxinoek gertakariaren lekura heldu ziren geroago, eta koronela aurkitu zuten.
Une hartatik aurrera zer gertatu zen ez dago oso argi. Gadafi Gobernuko indarren eta matxinoen arteko tiroketa batean hil zela diote matxinoek. Bestalde,
gobernuz kanpoko erakunde batzuek eta nazioarteko komunitateak ikerketa zabaltzeko eskatu dute, Gadafi nahita hil zutelakoan.
Orain arte, Omran Shaban gazteari egotzi diote buruzagi ohiaren hilketa.
Frantziako agente sekretu batek hil zuen Muamar Gadafi Libiako buruzagi ohia, eta ez matxino batek bertsio ofizialak zioen bezala, Corriere della Sera Italiako egunkariak jakinarazi duenez. Espioi frantziarra matxinoen artean infiltratu zen diktadorea hiltzeko, Nicolas Sarkozy Frantziako orduko presidenteak aginduta.Egunkari italiarrak kontatutako bertsioak Mahmoud Jibril Libiako lehen ministro ohiarenarekin bat egiten du, izan ere, “matxinoen artean infiltratu zen atzerriko agente bati” egotzi zion Gadafiren hilketa Egiptoko telebista kate bati eskainitako elkarrizketa batean. Diktadore ohia 2011ko urriaren 20an hil zen, Libiatik ihes egin nahian zegoela. NATOko soldaduek Gobernuko konboi bati eraso zioten, Gadafi barruan zegoela jakin gabe. Matxinoek gertakariaren lekura heldu ziren geroago, eta koronela aurkitu zuten. Une hartatik aurrera zer gertatu zen ez dago oso argi. Gadafi Gobernuko indarren eta matxinoen arteko tiroketa batean hil zela diote matxinoek. Bestalde, gobernuz kanpoko erakunde batzuek eta nazioarteko komunitateak ikerketa zabaltzeko eskatu dute, Gadafi nahita hil zutelakoan. Orain arte, Omran Shaban gazteari egotzi diote buruzagi ohiaren hilketa.
Zure interesekoa izan daiteke
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.