Ante Gotovina Kroaziako jeneral nagusi ohia absolbitu dute
Jugoslavia zaharrerako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Ante Gotovina Kroaziako jeneral nagusi ohia absolbitu du, eta 24 urteko kartzela-zigorra baliogabetu dio. Gotovina Espainian atxilotu zuten, 2005ean, Kroaziako gerran (1991-1995) Gizateriaren aurkako krimenengatik auzipetu zuten. Halaber, “berehala” aske uztea eskatu dute.
2011ko apirilaren 15ean, Gotovina eta Mladen Markac Kroaziako jeneralak erruduntzat hartu zituen auzitegiak, “Gizateriaren aurkako krimengatik eta gerrako legeak eta ohiturak hausteagatik”, 1995eko uztailaren eta irailaren artean eta “Ekaitza” operazioaren (gerrari amaiera jarri zion) ostean gertatutakoa kontuan izanda.
Auzitegiaren ustez, biek "enpresa kriminal batean parte hartu zuten, eta haien helburua Krajinatik (Kroazia hegoaldean) indarkeriaz Serbiako herritarrak botatzea zen etengabe". Karguek, besteak beste, jarraitze delituak, gizateriaren aurkako ekintzak, giza-hilketak, ondasun publikoen eta pribatuen harrapaketa eta serbiarrek hartutako guneak hartzen zituzten.
Gotovinaren aurrean, Split barrutian Kroaziako Armadako koronelak eta komandanteak hartu zuen “Ekaitza” operazioa eramateko mandatua, 1995eko udan. Militarra “aberriko heroitzat” dute sektore nazionalistek, baina 2005eko abenduan atxilotu zuten, Tenerifen eta Nazioarteko Zigor Epaitegiaren esku utzi zuten. 2011ko apirilean, 24 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.
Heroi moduan ongi etorria egin diote Kroazian
Ante Gotovina Kroaziako jeneral ohia eta Mladen Marckac Kroaziako Poliziaren buru ohia euren herrialdera iritsi dira, eta heroi nazional moduan eman diote ongi etorria.
Gotovinak eta Markacek Kroaziako Gobernuaren hegazkina hartu dute Hagan, Ante Kotromanovic Defentsa ministroarekin eta Fred Matic gerra beteranoarekin batera.
Iritsi ostean, berehala Ban Jelacic plazara zuzendu dira, hiriburuan, eta 90.000 hiritar bildu dira bertan, heroi nazionaltzat dituzten horiek, alegia.
Jugoslavia zaharrerako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Ante Gotovina Kroaziako jeneral nagusi ohia absolbitu du, eta 24 urteko kartzela-zigorra baliogabetu dio. Gotovina Espainian atxilotu zuten, 2005ean, Kroaziako gerran (1991-1995) Gizateriaren aurkako krimenengatik auzipetu zuten. Halaber, “berehala” aske uztea eskatu dute. 2011ko apirilaren 15ean, Gotovina eta Mladen Markac Kroaziako jeneralak erruduntzat hartu zituen auzitegiak, “Gizateriaren aurkako krimengatik eta gerrako legeak eta ohiturak hausteagatik”, 1995eko uztailaren eta irailaren artean eta “Ekaitza” operazioaren (gerrari amaiera jarri zion) ostean gertatutakoa kontuan izanda. Auzitegiaren ustez, biek "enpresa kriminal batean parte hartu zuten, eta haien helburua Krajinatik (Kroazia hegoaldean) indarkeriaz Serbiako herritarrak botatzea zen etengabe". Karguek, besteak beste, jarraitze delituak, gizateriaren aurkako ekintzak, giza-hilketak, ondasun publikoen eta pribatuen harrapaketa eta serbiarrek hartutako guneak hartzen zituzten. Gotovinaren aurrean, Split barrutian Kroaziako Armadako koronelak eta komandanteak hartu zuen “Ekaitza” operazioa eramateko mandatua, 1995eko udan. Militarra “aberriko heroitzat” dute sektore nazionalistek, baina 2005eko abenduan atxilotu zuten, Tenerifen eta Nazioarteko Zigor Epaitegiaren esku utzi zuten. 2011ko apirilean, 24 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Heroi moduan ongi etorria egin diote Kroazian Ante Gotovina Kroaziako jeneral ohia eta Mladen Marckac Kroaziako Poliziaren buru ohia euren herrialdera iritsi dira, eta heroi nazional moduan eman diote ongi etorria. Gotovinak eta Markacek Kroaziako Gobernuaren hegazkina hartu dute Hagan, Ante Kotromanovic Defentsa ministroarekin eta Fred Matic gerra beteranoarekin batera.Iritsi ostean, berehala Ban Jelacic plazara zuzendu dira, hiriburuan, eta 90.000 hiritar bildu dira bertan, heroi nazionaltzat dituzten horiek, alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz