Osasun-alerta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripeagatik larrialdi egoera ezarri dute New Yorken

New Yorkeko gobernadoreak esan duenez, aurtengoa "2009tik izandako griperik txarrena da". Gutxienez 20 haur hil dira joan den urritik, gripeak jota.
Gutxienez 20 haur hil dira joan den urritik, gripeak jota. Argazkia: EFE

Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadoreak gripeagatik larrialdi egoera ezarri du. Aurtengo gripea arin zabaldu da, eta horren ondorioz, gutxienez bi haur hil dira New Yorken, tokiko komunikabideek jakinarazi dutenez. Neurri honi esker, botikariek sei urteko haurrei edo helduei emango diete txertoa.

Cuomok azpimarratu duenez, aurtengoa "2009tik izandako griperik txarrena da". Halaber, "premiazko beharra dutenei" txertoa ematea funtsezkoa dela adierazi du.

Eboluzioa ezin daiteke aurreikusi

Joan den astean gaixoen kopuruak % 55 igo zen, iazko datuekin alderatuta, bost bider gehiago. Hainbat adituk esan dutenez, litekeena da hurrengo hilean gripeak kutsatutako gaixo kopuruak gora egiteak, gaixotasuna oso erraz kutsatzen delako, eta horren eboluzioa aurreikustea oso zaila delako.

Gutxienez 20 haur hil dira joan den urritik, gripeak jota, horietako bi New York hirian. Ondorioz, txertoaren garrantzia azpimarratu dute agintariek.

Massachusettseko estatuan, esaterako, 80 lagun hil dira, gripeak jota. Hortaz, osasun-larrialdi egoera ezarri dute Boston hirian. Hego-Karolinan beste 22 lagun hil dira, eta beste sei Illinois hirian.

2003-2004ko krisian 40.000 lagun hil zituen andui oso antzekoak eragin ditu oraingoan gaixoen % 76.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X