OHIKOA BAINO 2.500 HANDIAGOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erradioaktibitate maila altua aurkitu dute arrain batengan, Fukushiman

Iazko abenduan harrapatu zuten arraina, Fukushimako zentral nuklearreko kai batean. Animaliak zesio erradioaktibo maila oso altua (254.000 Bq kiloko) zuen.
Harrapatutako arraina. Argazkia: laindustria

Japoniako Gobernuak legez ezarritako gehiengo erradioaktibitate maila baino 2.540 aldiz handiagoa duen arrain bat harrapatu dute, Fukushimako zentral nuklearreko kai batean.

Animalia iazko abenduan harrapatu zuten, eta zesio erradioaktibo maila oso altua (254.000 Bq kiloko) zuen.

Fukushimako zentral nuklearreko ezbeharraren ondoren izaki bizidun batengan detektatu den erradioaktibitate mailarik altuena da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X