'Islandiako eredua'k oztopo bat gainditu du
'Islandiako eredua' deiturikoak babes garrantzitsua lortu du Merkataritza Askearen Europako Elkartearen Epaitegiak eman duen epaiari esker.
Eredu horren gakoa da Islandiako Estatuak eta, beraz, bertako herritarrek, ez dutela zertan ordaindu Islandiako banketxe pribatuek egindako zorrak, zor horiek izatekotan ere, akziodunek eta banketxe horietako bezeroek ordaindu ditzatela.
Baina eredu horrek badu akatsa: Islandiako herritarrek erreferendum bidez erabaki zuten Islandiako Estatuak bertako herritarrei ordaindu egin beharko ziela bertako banketxeetan dirua galduz gero, baina ez banketxe horietan dirua zuten atzerritarrei. 600.000 atzerritar zeuden egoera horretan, Britainia Handiko eta Herbehereetako herritarrak batipat, bere garaian Icesave Islandiako banketxean dirua sartu zutenak, honek atzerrian kapitala biltzeko kanpaina egin ostean.
Horrek herrialde horien aldetik judizialki erantzukizunak eskatzeko atea zabalik uzten zuen. Erresuma Batuak hain zuzen ere, salaketak jarri zituen hainbat epaitegitan, tartean Merkataritza Askearen Europako Elkartearen Epaitegiaren aurrean, eta azken honek erabaki du Islandiako Estatua ez dagoela atzerritarrei dirua itzultzera behartuta.
Merkataritza Askearen Europako Elkartea Islandiak, Norvegiak, Suitzak eta Liechtensteinek osatzen dute, eta logikoa dirudi epaitegiaren erabakia Islandiaren aldekoa izatea. Litekeena da, ordea, Londresek jo duen gainerako epaitegiak Islandiarekin modu berean ez jokatzea. Oraingoz, dena den, esan liteke Islandiak oztopoa gainditu duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Alireza Tangsiri, Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea, hil duela iragarri du Israelek
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.