Hugo Chavez hil da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak babesa agertu dio 'Venezuelako herriari' Chavez hil ostean

AEBetako Gobernuko bozeramaile ofizialek ukatu egin dute Venezuelako presidentearen osasunaren kontrako erasorik egin dutenik.
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: Efe

Barack Obama AEBetako presidenteak babesa helarazi dio "Venezuelako herriari" eta "harreman eraikitzailea garatzeko interesa" agertu dio Gobernuari Hugo Chavez presidentearen heriotzaren ostean.

"Venezuelaren historiaren beste kapitulu bat hasiko da gaur, eta AEBek konprometituta jarraitzen dute printzipio demokratikoetan, Zuzenbidezko Estatuan eta giza-eskubideen errespetuan oinarritutako politikekin", adierazi du Obamak prentsa-agiri labur batean.

Horren aurretik, AEBetako Gobernuko bozeramaile ofizialek ukatu egin dute Hugo Chavez Venezuelako presidentearen osasunaren kontrako erasorik egin dutenik.

"AEBek Chavez presidentearen gaixotasunean eragina izan dezaketela esatea erokeria da, eta erabat gezurtatzen dugu", adierazi du Patrick Ventrell Estatu Departamentuko bozeramaileak beste agiri batean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X