Otsailetik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guantanamo: dagoeneko 92 preso daude gose greban

Irlan dauden 166 presoetatik 92k egin dute bat otsailean hasi zen protestarekin. Jasotako tratu txarrengatik eta Korana gutxiesteagatik hasi zuten protesta.
Guantanamo. Argazkia: EiTB

Guantanamoko espetxean dauden 166 presoetako 92 gose greban daude jasotako tratu txarrak eman dizkietela eta korana gutxiesten dutela salatzeko, AEBetako Armadako iturriek jakitera eman dutenez. Protesta otsailaren 6an hasi zen, eta ordutik goraka egin du protestari kopuruak.

Sam Hous teniente koronelak azaldu duenez, 17 preso indarrez ari dira elikatzen, sudurretik hodiak sartuta, eta beste bi ospitalera eraman behar izan dituzte, nahiz eta haien bizitza ez egon arriskuan.

Gose greba otsailean hasi zen, baina asteotan asko zabaldu da. Izan ere, asteazkenean 52 ziren gose greban zeudenak, orain baino 40 gutxiago.

Ohikoak dira gose grebak Guantanamon, baina oraingoa normalean baino luzeagoa eta zabalagoa izaten ari da. Ziegen miaketetan Koranak modu txarrean tratatu zituztela salatzen dute protestariek, baina espetxeko langileek ukatu egin dute hori.

AEBetako armadak Guantanamon duen aholkulari musulmanaren arabera, martxa honetan preso bat baino gehiago hilko da gose greba amaitu baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X