Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 8 haur zauritu dira Pakistango meskita batean

Azken egunetako euriteen ondorioz, teilatua eraitsi da. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.

Gutxienez 8 haur zauritu dira Pakistango Peshawar hiriko meskita batean, teilatua eraitsita, Geo TV telebista kateak jakinarazi duenez.

Lehenengo informazioen arabera, azken egunetako euriak kalteak eragin ditu teilatuaren egituran. Zaurituak ospitalera eraman dituzte, baina ez dute horien egoeraren berri eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X