Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde garrantzitsuak Pakistanen, Asia Hegoalde osoarentzat

Afganistango talibanen babesleku bihurtu da Pakistan, eta bertan sortu dira talibanak, geroz eta atentatu gehiago egiten dituztenak, gainera.

Pakistanen bihar egingo diren hauteskundeak garrantzitsuak dira, Pakistan bera oso garrantzitsua delako Asia Hegoaldearen egonkortasunerako edo ezegonkortasunerako.

Afganistango talibanen babesleku bihurtu da Pakistan, eta bertan sortu dira talibanak, geroz eta atentatu gehiago egiten dituztenak, gainera. Hauteskunde-kanpaina honetan hiru alderditako 100 pertsona baino gehiago  hil dituzte. Hiru alderdi laiko dira, ez dira islamistak, eta talibanek jopuntuan jarri dituzte.

Talibanek, irabazteko aukerak dituzten bi alderdiak soilik errespetatzen dituzte: Nawaz Sharif,  aurrez Estatu kolpeak boteretik kendu zuen lehen ministro izandakoa, eta Imran Jan, kriketeko jokalari ohi eta benetako idolo nazionala dena.

Sharif eta Jan elkarren lehian aritzen dira AEBen eta, orohar, Mendebaldearen kontrako erasoetan. AEBen kontrako irainak botatzeak etekin erraza du, Pakistango herritar gehienak estatubatuarren kontrakoak baitira. Baina formalki, Pakistango Gobernua eta Armada AEBen aliatuak dira, eta horrek nolabait egoera eskizofreniko xamarra sortzen du.

AEBak datorren urtean hasiko dira Afganistandik erretiratzen, eta Pakistandik barrena espero du soldaduak handik ateratzea, Karachiko portua erabiliz. Horregatik, Washingtondik arreta bereziaz ari dira jarraitzen hauteskunde hauek.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X