Galvan auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia eta Maroko elkarlanean, kasuari irtenbidea aurkitzeko

Halaber, Hafez Benhachem Marokoko Espetxeko Administrazioko zuzendari nagusia kargutik kendu dute, Mohamed VI. erregeak hala eskatuta.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Espainiako Poliziak Daniel Galvan pederasta atxilotu du

Espainiako eta Marokoko Justiziako ministroak Daniel Galvan Espainiako pedeastaren kasuari azkarrago irtenbidea emateko biek elkarrekin lan egiteko akordioa egin dute, Mohamed VI. erregearen indultua indargabatzeko erabakiaren ostean.

Horretarako, Marokoko ordezkari batzuk Madrilera joango dira Jusizia Ministerioarekin bilera bat izateko asteartean.

Gobernuak pederasta espainiaratzea eskatu zuen, ez indultua

Gobernuak Daniel Galvan pederasta Espainiaratzea eskatu zuen, eta ez indultua, kasuko gertuko iturriek jakitera eman dutenez.

Iturri horiek azaldu dutenez, Espainiak Rabaten duen Enbaxadak 48 izen proposatu zituen (18 indultatzeko, eta 30 Espainiaratzeko), eta Daviel Galvanena bigarren taldean zegoen.

Erregeak presoen egoeran interesa agertu zuen

Juan Carlos erregea Mohamed VI erregearen aurrean Espainiako presoen egoeragatik interesatu zen, Rabaten, baina ez zuen indultu kolektiborik proposatu, Espainiak ez zuelako neurri hori eskatu, azaldu du Errege Etxeko bozeramaile batek, astelehen honetan.

Marokon izandako protesten ostean, Mohamed VI.ak Daniel Galvan pederastari emandako indultua baliogabetu zion. Preso horri uztailaren 30ean, beste 48 pertsonarekin batera, eman zioten indultua. Egun hartan Marokoko Gabineteak Juan Carlosen eskaera bati lotu zion neurria.

Errege Etxeko bozeramaileak adierazi duenez, Juan Carlosek Rabaten Abdelilah Benkiran Marokoko Gobernuko buruari Antonio Garcia Vidrilen kasua  proposatu zion, eta Espainiako presoen egoeragatik interesatu zen, baina indulturik eskatu gabe.

Marokoko espetxeen zuzendari nagusia kargutik kendu dute

Hafez Benhachem Marokoko Espetxeko Administrazioko zuzendari nagusia kargutik kendu dute, Mohamed VI. erregeak hala eskatuta, Marokoko Errege Gabineteak ohar batean jakitera eman duenez.

Benhachem kargutik kendu izana Daniel Galvan Espainiako pederastari indultua eman eta baliogabetu ostean sortutako eskandaluaren ondorioz izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X