Sarraskia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 40 hildako, Keniako merkatal zentro batean egindako erasoan

Al Shabab muturreko talde islamiarrak bere gain hartu ditu Naironiko erasoa eta Sonalian egindako beste bat. Twitterren adierazi dutenez, ni erasoak "odisea luzea" izango dira.
Nairobiko merkataritza zentrotik hainbat zauritu eta hildako atera dituzte. Efe.
Nairobiko merkataritza zentrotik hainbat zauritu eta hildako atera dituzte. Efe.

39 pertsona hil dira eta eta 50tik gora zauritu inguru daude Nairobiko (Kenia) merkatal zentro batean eta Mogadiscioko (Somalia) merkatu batean larunbat goizean egindako erasoen ondorioz. Hildakoen artean erasotzaileetako bat dago.

Kenian, gainera, merkatal zentroko zenbait langile eta bezero gatibu hartu dituzte eta arratsaldeko 17:00ak aldera beste tiroketa bat izan da, merkatal zentroko kanpoko aldetik barrurantz. Erasoen ardura bere gain hartu du Al Shabab muturreko talde islamiarrak.

Hildakoen artean Keniako presidentearen senide batzuk daude, presidenteak berak iragarritakoaren arabera. Jarraian, Uhuru Kenyatak arerioei nagusituko zaizkiela gaineratu du, "aurrekoetan egin bezala".

Eraikinaren inguruetan dauden kazetariak eta gainontzeko pertsonak lekutik atera dituzte, bigarren tiroketa entzun ostean. Tiroketa horrek 15 segundo iraun ditu.

Azken orduetan, zauritu eta hildako ugari atera dituzte merkatal zentrotik.

Al Shabab taldeak "odisea luzea" iragarri du

Al Shabab muturreko talde islamiarrak Twiterren adierazi duenez, Kenian eta Somalian egindako erasoak "odisea luze" baten parte dira.

"Mogadiscion eta Nairobin aurretik Bombain bizi zutena jasaten ari dira", txiokatu dute. Adierazpen horren bidez, erasoekin zerikusia dutela iradoki du talde islamiarrak.

Antza denez, Nairobiko merkataritza zentro esklusibo eta ospetsuenari egindako erasoa arabiarrez hitz egiten zuen armadunen talde batek egin du. Lekukoen arabera, arabiar hizkuntzan erantzuteko gai ez zirenei tiro egin diete.

Somaliako erasoa

Somaliako erasoa, berriz, Bakara izeneko merkatuan egin dute, Mogadiscio hiriburuan, eta kasu horretan granadak erabili dituzte, Shabelle News Network albisteen atariaren arabera. Erasoak hamarka zauritu eragin ditu, tartean atzerritar bat (momentuz, ez dago bere jatorriari buruzko informaziorik).

Eztandak larunbat goizean izan dira, atzerriko moneta aldatzeko erabiltzen den gune batean eta Nairobiko erasoa hasi eta gutxira.

Albiste gehiago mundua

BARCELONA, 31/08/2025.- Uno de los barcos de la flotilla llega al puerto este domingo en Barcelona. La flotilla Global Sumud sale este domingo desde Barcelona y con destino a Gaza, en una acción solidaria con el pueblo palestino en la que participan entidades de 44 países. EFE/ Toni Albir
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arratsaldean abiatuko da Bartzelonatik Gazara janaria eta sendagaiak eramango dituen flotilla

15:00etan aterako dira hogei ontzi inguru, gutxienez 44 herrialdetako ordezkariekin, lau euskal herritar tartean, genozidioa eta blokeoa salatzeko helburuarekin. Albares ministroak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak "babes diplomatiko eta kontsular osoa" eskainiko die Bartzelonatik Gazara abiatuko den ontzidi humanitarioan parte hartzen duten Espainiako herritarrei. 

Gehiago kargatu