Albiste izango dira: Global Sumud Flotilla Gazara bidean, FesTVal jaialdiaren XVII. edizioa eta eskolara itzulera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Global Sumud Flotilla: Atzo atera zen Global Sumud Flotilla Bartzelonako portutik, Gazara janaria eta sendagaiak eraman eta Israelen "blokeoa eta genozidioa" salatzeko asmoz. 22 ontzi abiatu dira, eta gutxienez 44 herrialdetako ordezkariak daramatza, 4 euskal herritar tartean.
- FesTValen XVII. edizioa: FesTVal Gasteizko Telebista Jaialdiaren hamazazpigarren edizioa astelehen honetan hasiko da, denboraldi berriko telesailen eta programen aurkezpenarekin. Irailaren 1etik 6ra egingo da jaialdia, eta Europa Biltzar Jauregia izango da agertoki nagusia.
- Ikasturtea berria abian, Ipar Euskal Herrian: Pirinio Atlantikoetako 52.000 ikasle ikastetxeetara itzuliko dira astelehen honetan; horien erdiak Ipar Euskal Herrian eta horietatik % 13 Seaskaren murgiltze ereduan. Inflazioaren eta garestitzearen testuinguru orokor batean, iraila hilabete kritikoa da familientzat, beste ikasturte bati aurre egiteko prestatzen ari baitira, beharrezko eskola-materiala erosita.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen erregularizazioa "Espainiari dagokio, baina eragina du haratago”, Von der Leyenen ustez
Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango