Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sendero Luminosoko kide bat atxilotu du Poliziak Ugaon

Miryan Farfan Achata atxilotzeko agindua emanda zuen Peruk nazioartean, 90eko hamarkadan ekintza terroristetan parte hartu izana egotzita.

Espainiako Polizia Nazionaleko agenteek Miryan Farfan Achata Sendero Luminoso erakundeko kidea atxilotu dute ostegun honetan Ugaon, Bizkaian.

Barne Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 22:30ean izan da atxiloketa. Informazio horren arabera, Miryan Farfan Achata atxilotzeko agindua emanda zuen Peruk nazioartean, 90eko hamarkadan ekintza terroristetan parte hartu izana leporatuta.

Datozen orduotan eramango dute Madrilera, Ministerioak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X