Konstituzio berria bozkatzen hasi dira Egipton, erreferendumean
Egiptoarrak Armadak sustatutako Konstituzio berria bozkatzen hasi dira gaur goizean, erreferendumean. Ezustekorik ezean, baiezkoak aise irabaziko du, baina zalantza nagusia parte-hartzea da, litekeena txikia izatea baita.
Orotara, 52,7 milioi herritar daude gaur eta bihar bozkatzera deituta, 30.337 hauteslekutan.
Ezetzaren aldeko deiak oso ahulak izan dira, eta Armadak irmo zapaldu ditu. Anaia Musulmanek, gainera, boikota egin dute, eta, horregatik, Konstituzioaren aurkakoak etxean geratuko dira segur aski.
Horrenbestez, erreferendumaren gakoa parte-hartzea izango da, eta norabide horretan jarri ditu ahalegin handienak Gobernuak.
Oraingoz, atzerritik jasotako botoak urriak izan dira, parte-hartzea txikia izango den erakusle. Izan ere, atzerrian bozkatzeko eskubidea duten 700.000 egiptoarretatik, 103.000k baino ez dute bozkatu. % 15ek baino ez.
Agintarien helburua duela urtebeteko erreferendumean jaso zen % 33a gainditzea da, eta islamiarrei bozkatzera joanez aurre egiteko deia egin dute.
Beldur handiena balizko atentatuak dira, eta, beraz, 160.000 militar kalera atera dira, segurtasuna bermatzeko.
Konstituzio berriaren berrikuntza nagusiak
Testu berriak 247 artikulu ditu, leundu egiten du kutsu islamiarra, eta indar handiagoa ematen die Indar Armatuei. Dena dela, aurreko Konstituzioarekin alderatuz gero, ezberdintasunak ez direla oso handiak azaldu dute adituek.
Artikulu polemikoenak 234. eta 236. artikuluak dira. Lehenengoaren arabera, Indar Armatuek hautatuko dute Defentsa ministroa, eta bigarrenak zibilen aurka ere epaiketa militarrak egiteko aukera emango die, Armadaren aurkako erasoetan nahasita badaude.
Zure interesekoa izan daiteke
700 pertsona inguru hil dira Israelek Libanon egindako erasoetan
Israelgo Gobernuak Libano "hartzeko" mehatxua egin du ostegun honetan, Hezbollahren "mehatxuari" aurre egiteko asmoz. "Bakea eta Segurtasuna agindu genien iparraldeko komunitateei, eta horixe da, hain zuzen ere, egingo duguna", azpimarratu du Israelek.
Ormuzko itsasarteak itxita jarraitu behar duela azpimarratu du Irango buruzagi goren berriak
Ormuzko itsasartea blokeaturik jarraitu behar duela esan du Mojtaba Khameneik, "etsaiari presio egiteko", inguruko ontzien aurkako erasoen ostean. "Irango indar armatuek aberria menderatzeko, eta, litekeena, zatitzeko itxaropena kendu diete etsaiei", adierazi du Khameneik.
Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du
Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.
Iranek bere gain hartu du "AEBren ontzi" baten aurka Persiar golkoaren iparraldean egin den erasoa
Gainera, Iranek bi petrolio-ontziri eta karga-ontzi bati eraso egin die Persiar golkoan, Ormuzko itsasartetik gertu. Bien bitartean, Israelgo armadak Libano bonbardatzen jarraitzen du, eta azken orduetan iragarri beste erasoaldi bat abiatuko duela Teheranen dituen helburuen aurka.
AEBk 172 milioi upel aterako dituzte beren petrolio erreserba estrategikoetatik
Ormuzko itsasartetik igarotzen ari ziren itsasontzien aurkako azken erasoen ondotik, Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora igo da.
Kalte-ordainak eta "berme irmoak" eskatu ditu Iranek AEBrekin eta Israelekin duen gatazka amaitzeko
Masud Pezexkian presidenteak adierazi du Teheran eskualdean bakea ezartzeko "konprometitua" dagoela, eta "autodefentsarako" eskubideaz mintzatu da.
Trumpek berriz esan du Espainiak ez duela Defentsan "laguntzen", eta merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du
Donald Trump AEBko presidenteak asteazken honetan esan duenez, Espainiako Gobernuak "ez du laguntzen" Defentsaren alorrean, eta bien arteko merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du berriro.
Ormuzko itsasartean misio bat egiteko baldintzak ez direla betetzen onartu du Macronek
Hala ere, azpimarratu du "antolatu" egin behar direla, inguruan dauden merkantzia-ontziei eskolta emateko.
Brent upela egonkor dago, 88 dolarrean, petrolio-erreserbak merkaturatzeko zain
The Wall Street Journal egunkariak asteazken honetan argitaratu duenez, Nazioarteko Energia Agentziak (IAE) inoizko petrolio erreserben kopuru handiena merkaturatzea proposatu du, petrolioaren prezioak murrizteko, eta IAEko herrialdeek 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean jarri zituzten 182 milioi petrolio upelak baino gehiago lirateke.
AEBren arabera, Ormuzko itsasartean minak jartzen ari ziren Irango 16 itsasontzi suntsitu dituzte
AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du, Irango ontzien aurkako erasoak ikusgai. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea.