Brent upela egonkor dago, 88 dolarrean, petrolio-erreserbak merkaturatzeko zain
The Wall Street Journal egunkariak asteazken honetan argitaratu duenez, Nazioarteko Energia Agentziak (IAE) inoizko petrolio erreserben kopuru handiena merkaturatzea proposatu du, petrolioaren prezioak murrizteko, eta IAEko herrialdeek 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean jarri zituzten 182 milioi petrolio upelak baino gehiago lirateke.
Brent upelaren prezioa egonkor dago asteazken honetan, % 0,33 igo ostean, 88 dolarretaraino, Energiaren Nazioarteko Agentziak (IAE), prezioak murrizteko asmoz petrolio erreserbak merkaturatuko ote dituen jakiteko zain, AEBk eta Israelek Iranen kontrako erasotik eratorritako testuinguruan.
Agentziek jasotako merkatu-datuen arabera, 07:00etan (06:00 GMT) brenta, petrolio gordinaren Europako erreferentzia, % 0,33 igo da bezperatik, 88,07 dolarretaraino.
Asteazken honetan The Wall Street Journal egunkariak argitaratu duenez, Energiaren Nazioarteko Agentziak (IAE) petrolio-erreserben inoizko kopuru handiena merkaturatzea proposatu du, prezioak jaisteko.
Errusiak Ukraina inbaditu zuenean IAEko herrialdeek bi txandatan salgai jarri zituzten 182 milioi upelak baino kopuru handiagoa jarriko litzateke merkatuan salgai.
Upelak merkaturatzeko proposamena asteartean egin zuten IAEko kide diren 32 herrialdeetako energia-funtzionarioen premiazko bilera batean.
Gaur bertan, herrialdeek proposamen horri baiezkoa eman ala ez erabaki beharko dute. Neurria onartuko litzateke baldin eta ezein herrialdek ez badu oztoporik jartzen; herrialde bakar batek ezetz esango balu, neurria aplikatzea atzeratuko litzateke.
Era berean, G7ko herrialdeek adierazi dutenez, prest daude "presaz ekiteko, beharrezko den unean eta ahal diren tresna guztiekin" petrolioaren prezioak egonkortzeko.
Asteazkenean kotizazioa egonkor abiatu bada ere, atzo % 11,28 erori zen, Donald Trumpek Iranen kontrako gerra "ia-ia amaituta" zegoela esan ondotik. Hala ere, aste hasieran izugarri igo ziren prezioak eta upelak 120 dolarrak harrapatu zituen ia, 2022aren hasieran Ukrainako gerrako lehen hilabeteetatik ikusi gabeko maila.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.